Urien-Espinar eta Zubizarreta-Badiola, eskuz binakako Emakumea Pilotariko lehen txapeldunak

Dakizuenez, Urien-Espinar (1. maila) eta Zubizarreta-Badiola (2. maila) bikoteak dira eskuz binakako Emakumea Pilotariko lehendabiziko txapeldunak. Lotura honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/2tgz1Fs. Finalista guztien argazki bat ere bidaltzen dizuegu. Besterik behar izanez gero, lasai eskatu. Laster izango dira ikusgai finaletako irudiak gure webgunearen ‘Argazki galeriak’ txokoan.

Mundarro, Azkoitia eta Behar Zana, Trinketeko Gipuzkoako Txapeldun berriak eskuz banaka

Mundarro, Azkoitia eta Behar Zana klubak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz banakako espezialitatean. Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/2AWMVAJ Bestetik, eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa: jardunaldi honetan ekingo diote ligaxkari, eta finalak martxoaren 11ko asteburuan jokatuko dituzte. Informazio gehiagorako: https://bit.ly/2Hrr0Yi

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE