Eskuzko lehiarekin hasiko da, asteburuan, 2023ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Hain zuzen ere, larunbatean (2023-04-29), Altzok eta Bergarak jokatuko duten kanporaketaren joaneko jaialdiarekin. Hemen xehetasunak: bit.ly/41GAOCr
Herriarteko Pala Txapelketako finalistak ezagutuko ditugu asteburuan
Herriarteko Pala Txapelketako finalistak ezagutuko ditugu asteburuan; Errenteria, Deba, Oiartzun eta Donostia izango dira finalerako lehian. Eskuz eta gomazko paletaz, finalerdietara zein herri sailkatuko diren argituko da, era berean. Eta zesta-puntaz ligaxkako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Esteka honetan duzue informazio guztia eta asteburuko kartelera: bit.ly/3WNjiKX