Asteburu honetan Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa hasiko da, eskuz binakako lehiarekin. Esteka honetan duzue informazioa: bit.ly/3u8b8PR
30 bat pilotari lanean 2022-23 denboraldiko emakumeen pilota-teknifikazio saioetan
30 bat pilotari ari dira lanean emakumeen pilota-teknifikazio saioetan. Aurten ere paletaz (gomazko paleta ezker horman eta paleta argentinarra trinketan) eta eskuz (ezker horman) ari dira trebatzen Gipuzkoako neska pilotariak, Maider Mendizabal, Jon Juanes eta Patri Espinar pilotarien gidaritzapean. Informazio gehiago, esteka honetan: http://bit.ly/3BtYH4T