Partidu onak, atzo Aitzurin jokatutako biak, kalitate onekoak eta gogor lehiatuak, parte hartu zuten zortzi pilotarien aldetik. Hauexek emaitzak: 1. Iker EGIGUREN-OLIDEN 16 APEZETXEA-JonLAZKOZ 22 2. OSKOZ-ERLE 17 Unai AMIANO-GABIRONDO 22 Lehenengo partiduaren markagailu ibilbidea: 0-4, 2-4, 2-10, 5-10, 5-11, 7-11, 7-17, 11-17, 11-18, 12-18, 12-19, 14-19, 14-21, 16-21, eta 16-22, Apezetxea eta Jon Lazkozen alde. Tantoen banaketa: • EGIGUREN: egindakoak 6 eta galdutakoak 4, hauetako bat, kantxaren egoerarengatik. • OLIDEN: egindakorik ez eta galdutakoak 4. • APEZETXEA: egindakoak 14 eta galdutakoak 4. • Jon LAZKOZ: egindakoa 1, eta galdutakoak 5. Pilotariei buruz: • Iker … Leer más