Patxi Ruiz, urduri, baina finalerdietara

Patxi3
Patxi Ruiz. Garazi Mtnez Suarez argazkia 

Naroa Mtnez Suarez

Atzokoa Labriten finalerdietara pasatzeko partida tradizionala bilakatua zen, irabazten zuenak aurrerapausoa emango zuelako. Retegik eta Patxi Ruizek gozatzen zuten aukera hori. Urratsa Patxi Ruiz lizarratarrak eman zuen. Hasieran 4-9kora arte Julenek bere aukerak erakutsi zituen eta beteranoak, urduritasunak paralizaturik, ezin zion aurre egin gazteari. Norgehiagoka iruindarrarentzat, argi, izango zela ematen zuen. Ordura arte Ruizek ez zuen asmatzen erasora pasatzen, pilota asko entregatzen zituen.

Horren isla da Patxik partidua amaitzerakoan esandakoa “urduri nengoen, oso aurrean jartzen nintzen dejadaren beldur nintzelako. Baina aitak lasaitu nauenean, botez jarri naiz, nire joko-mota eginez eta aurrera egin dut”.

5-9koa, berriz, bi-pareta polit bat izan zen eta horrekin hasi zen atzelariaren erantzuna. 8-0ko partziala gauzatu zuen denetariko jokaldiak eginez: dejadak zabalera, ezker zeharrak, sakeak… Retegi behera etorri zen eta berak entregatzen zituen pilotak momentu haietan. Ezker eskua ukitua zuenaren antza ematen zuen eta dejadak egitean itsutu ere egin zen, ez zuen asmatu.

Erremontadan zehar jolastu ziren partidako tantorik gogorrena (6-9)eta ikusgarriena (8-9). Pilotari biak gogor joka aritu ziren lehenengoan eta bigarrengoan Patxik ezker zehar oso gurutzatua bota zuen txokotik zabalera.

Bederatzinako berdinketatik aurrera, gazteena joan zen momenturo markagailuan atzetik eta jolasean ere, asmatu ezinik. Rolak trukatu zituzten norgehiagokaren erdialdetik aurrera. Lizarratarra lasaitu egin zen, bere aukeretan sinetsi eta pilotari gogor astinduz hasi zen. Sakez hainbat tanto eskuratu bazituen ere, alderik nagusiena kolpean egon zen. Piloteoa menperatu egiten zuen erriberako pilotariak.

Julenek tanto txukuna lortu zuen (19-14) kontraerasoan ezkerrez zabalera botatako pilota bati esker. Halere, sakea berreskuratu arren, ez zuen erasoan asmatu. Azkeneko 3 tantoak berriro ere joaz bereganatu zituen atzoko irabazleak.

Beraz, bi zati oso desberdindu izan zituen atzoko partidak, bakoitzean pilotarietako bat bestearengatik guztiz menperatua zegoelarik. Pilotaririk helduenak jakin izan zuen bere aukera hobeto probesten eta horri esker egongo da txapelketa garrantzitsuenetariko honen hurrengo fasean. Bere hitzetan “ez du inporta pilotaren bat entregatzeak, gero hainbeste ematen badiozu pilotari”.

Finalaurrekoa Irujoren kontra izango du bi aste barru. Beste finalerdian Xala eta Olaizolak neurtuko dute elkar.

Partidako datuak:

Partzialak (lehenengo zenbakia Patxi Ruizentzat): 1-0; 1-1; 3-1; 3-3; 4-3; 4-9; 12-9; 12-11; 16-11; 16-13; 19-13; 19-14; 22-14.

Sakez: 4 Patxi Ruizek, 1 Retegi Bik.

Leer más

Pilotaren biribiltasuna: «Ordu haundiaren atarian»

Amillategi Esku pilota beti izan da egiaren kirola. Frontoiaren ormek jartzen dituzte mailak pilotarien artean. Komunikabideetan hainbat artikulu agertu arren “modako” pilotari bateri edo beste bateri buruz, larrua ikutzerakoan, pilotariek badakite egiak agintzen duen halabeharrari ezin zaiola uko egin. Horregaitik, buruz buruko norgeiagokek pilotaren izaera gordina azaleratzen dute. Buruz buru, pilotaren ezaugarri nagusia hierarkia da. … Leer más

Aimar Olaizola sale de la clínica

Aimar Olaizola: Foto Asegarce  Tras permanecer tres días en la Clínica La Esperanza de Vitoria-Gasteiz donde se le ha operado de su rodilla derecha, Aimar Oleícola ha salido del centro médico sobre las 11:00 horas con destino a su hogar en Goizueta.  El pelotari de Asegarce comenzará el próximo lunes las sesiones de rehabilitación de … Leer más

Xala y Arretxe han elegido material en Bergara

Xala y Arretxe II han acudido este mediodía al frontón municipal de Bergara para separar el material de cara al último partido de la liguilla de cuartos de final del Campeonato Maniomanista LEP.M que se disputará este domingo.  El vasco-francés ha elegido 2 pelotas de 104,8 y 104,1 gramos, una con salida y de cierta … Leer más

Olaizola I cumple y sigue optando a semifinales

Olaizola I (22) vs Barriola (18) Asier comenzó mandando en el marcador con dos tantos de dejada, un tanto de saque y un derechazo al rebote tras retomar la iniciativa en el peloteo con un buen sotamano. Este comienzo le sirvió para adelantarse 4-1. Sin embargo, Abel estaba mostrando mayor consistencia en el peloteo que … Leer más

Bengoetxea VI: «Las pelotas de Irujo tienen un bote tremendo»

Bengoetxea VI e Irujo. Foto Asegarce  Juan Martínez de Irujo sólo piensa en ganar el domingo a Bengoetxea VI para clasificarse a la siguiente ronda. El vigente campeón manomanista no se plantea únicamente en sumar los 14 tantos que necesita para clasificarse, ‘yo tengo que ganar’ asevera con rotundidad. Martínez de Irujo – ‘Me encuentro … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE