AURREFINALAK HEMEN DIRA

Atzo, larunbata arratsaldean Beotibarren jokatutako Torneoaren laugarren, eta azkeneko, final-laurdenetakoan Irurtzungo klubak errepaso handia eman zion orain arte errebelazio handiena izandako Iurretako Olaburu klubari. Horrela, behin Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizioaren aurrefinaletara iritsi garenean, hauek dira klasifikatu diren lau klubak: OBERENA Iruñakoa, HERNANI, BURUZGAIN Ultzamakoa eta IRURTZUN. Beraz, hiru nafar eta gipuzkoar bat. Lau talde handi hauek forma onenean daudela erakutsi dute, momentu … Leer más

PUNTU ERABAKIGARRIA, SEGURUENIK

Beotibarren larunbata 16an jokatuko den bigarren partidua, eskuz banaka frontoi osoan, Irurtzun klubeko OLLO eta Iurretako Olaburu klubeko OTADUIren artekoa izango da. Bi pelotariek ondo menderatzen dute banakako modalitatea, defentsa oso ona dute eta tantoa bukatzen lanak izango dituzte. Partidu lehiatua eta gogorra espero liteke bien ezaugarriak kontutan izanik. Ollontzat lehenengo partidua Torneoan Otaduik dagoeneko hiru partidu jokatu eta hirurak irabazita dagoen bitartean. Puntua erabakigarria suertatu liteke bi klubentzat, finalerdietan sartu ahal … Leer más

BERRIRO AURREZ AURRE

Ongai eta Zezeagak jokatuko dute 4 1/2ko partidua, datorren larunbateko lehenengoa Beotibarren, ilunabarreko 19,30tan. Bi pelotari hauek duela gutxi jokatu dute elkarren aurka Espainiako txapelketan eta bertan Ongaik irabazi zion partidu estu baten ondoren, 5-4 azken joku erabakigarrian, bakoitzak joku bana irabazi ondoren. Ongai pelotari egokia da 4 1/2rako, erraz kolokatzen da kantxan eta egokiro mugitzen du pelota. Aurrean Zezeaga izango du, kluben arteko Torneo Nazional honetan jokatu dituen 3 partiduak irabazita datorren pelotari … Leer más

AURTENGO ERREBELAZIOA AURREKO AZPITXAPELDUNAREN AURKA

Datorren larunbatean, otsailak 16 arratsaldeko 19,30tan, final-laurdenetako laugarren kanporaketa Beotibar frontoian. Aurrez aurre IRURTZUN eta IURRETAko Olaburu klubak, aurreko edizioko azpi-txapelduna eta edizio honetako ezusteko handienetakoa, bere lehen parte-hartzean jende asko harritu duena. Orain arte Iurretako taldean jokatu duten pelotariak eta Irurtzungo taldetik espero direnak kontutan hartuz, hauek dira aurreratu daitezkeen alineazioak. 4 1/2ko partiduan, Ongai Irurtzundik eta Zezeaga Iurretatik. Banaka frontoi osoan, Ollo naparra Otadui bizkaitarraren aurka. Binakakoan, Olazabal-Bergera Irurtzungo bikoteak Bereikua-Diez bizkaitarrak izango … Leer más

BEHARTUTAKO ALDAKETA BERRI BAT

Berriro gertatu da, berriro beste aldaketa bat egitera behartuak Torneo Nazionalean. Badirudi antolatzaileok lortu genuen adostasunak, bai Tolosako klubekin eta baita udalarekin ere, ez duela ezertarako balio. Final-laurdenetako azken kanporaketa DATORREN LARUNBATEAN, OTSAILAK 16, 19,30tan BEOTIBARREN izango da, eta ez igandea 17an aurrikusita zegoen bezala. Beste edozeinek eskatu izan balu frontoia erabiltzea, jar dezagun adibidez Cirque du Soleil dela … Leer más

ARRATSALDE POLITA BEOTIBARREN

Beotibarrera etorri diren pelotazaleek arratsalde polita pasa dute pelota partidu ederrak ikusiz. Pelotari ezagun asko bertan, hala nola, Espinal, Aldave, Canabal, Gaskue, Zabala, Mina, e.a. eta gauza eder asko ikusi dira kantxa barruan. 4 1/2ko partiduan Buruzgainetik jokatu duen Iriarte gainditu da lana xuxen eginaz, Rekalde menderatuz. Aurretik honek egindako txapelketa ikusgarriak ez du kontsolatuko bainan hor gelditzen dira irabazitako hiru kanporaketa. … Leer más

JULIAN LAJOS-en OINORDEKOA?

Julian Lajos, Ultzamako Larraintzarren jaiotakoa, atzelari ikusgarria eta manomanista handia izan zen. 1971 urtean txapela jantzi zuen, bigarren nafarra txapela irabazten, eta hamarkada horretan Nafarroako pelotaren loraldia hasi zuen Juan Ignacio Retegi handiarekin batera. 1976. urtean berriro jantzi zuen txapela. 20 urteko ibilbide profesionalean, kantxa barruan erakutsitako izaera fuertea izan zen bere ezaugarria eta, batez ere, bere eskubiarekin pelotari ematen zion abiadura. Horren bidez aurkari gehienen erresistentzia puskatzen zuen. … Leer más

AFIZIOAK EZ DU EDADERIK

Azken aldi honetan sinistu arazi digute 27/28 urteko pelotari batek ez duela balio profesional izateko, ordurako maila handi bat demostratu ez baldin badu. Edo torneo irekiak falta diren afizionatu mailan, 24/25 urteko pelotari bat zahartuta dagoela pelotan ezer egiteko. Eskerrak badauden hori ezeztatzen duten kasu bat baino gehiago, esate baterako, datorren igandean Beotibarren finalalurdenetako hirugarren kanporaketa jokatuko duten bi taldeetan. Paz de … Leer más

ERABAKIGARRIA IZAN DAITEKE LEHEN PARTIDUA

Igandean, otsailak 10ean, Beotibarren jokatuko den lehenengo 4 1/2ko partidua, agian, erabakigarria izan daiteke bi klubentzat Torneo honetan final-aurrekoetara pasatzeko. Unai Astiz gaztea, joku asko duena, tantoa lantzen eta bukatzen dakiena, pelotari listoa kantxan. duen guztia ematen du eta lan egiten oso ohitua dago. Beste aldean, Paz de Zigandako Rekalde, afizionatu mailako beteranoetako bat, eguneroko lanari esker konpetitzeko forma onean mantentzen dena. … Leer más

ASTIZ, LARRAUNGO GAZTETXO BATEN AFIZIOA ETA IRMOTASUNA

Datorren igandean, Beotibarren, Unai ASTIZek jokatuko du 4 1/2ko partidua Buruzgain taldea ordezkatuz. Larraunen jaioa, 5 urte zituenetik Ultzamako Gaskue herrixkan bizi da. Bere lesioen historia ezagututa, harritzekoa da mutil honen pelotarako afizioa, sakrifizioa eta kaskagogorkeria berriro jokatu ahal izateko   Kadetetan Huarteko klubera joan zen, eta han 7 urtez egon, Buruzgain klubera etorri arte. Bere kategorian pelotari onenekin konpetitzen ari zen bainan auto batek harrapatu zuen, urte … Leer más

NAPARREN ARTEKO KANPORAKETA ERAKARGARRIA

Datorren igandean, otsailak 10 arratsaldeko 17,00etan, Beotibar zaharrean finallaurdenetako hirugarren kanporaketa. Bertan bi talde naparrak, Ultzamako BURUZGAIN eta Iruñako PAZ DE ZIGANDA. Momentu honetan bi taldeen pelotariak ikusita, kanporaketa gogorra eta parekatua espero liteke. Espero diren alineazioak hauek dira. 4 1/2an, Unai Astiz Buruzgain taldekoak Rekalde Paz de Zigandakoa izango du aurrezaurre. Banaka frontoi osoan, Andoni Gaskue Buruzgainekoa eta Vidan Paz de Zigandakoa. Binakako partidurako, Iñigo Larunbe-Joseba Sarasa ezagunak Buruzgaindik eta Barbajero-Telletxea Paz de Zigandatik. Nahiz eta … Leer más

AZKENEAN TORNEOA BEOTIBARREN

Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizio hau, azkenean, Tolosako Beotibar frontoian ikusi ahal izan dute pelota-zaleek. Badirudi batzuentzat zaila dena, beste batzuentzat errazegia dela. Bainan jakin beharko lukete antolatzaile taldean pazientzi asko dagoela eta kostako zaiela etsi araztea. Beotibarrera iritsi da Torneoa, beraz, eta zaleak zain zeudela bistakoa da, jende kopurua eta sortutako giroa ikusita. Beste behin ere, sorpresa emaitzetan, oso jende … Leer más

BINAKAKO PARTIDUA, ERABAKIGARRIA

Igande honetako Beotibarreko hirugarren partidua, binakakoa, agian erabakigarria izango da bi klubak aurrera, final-erdietara, pasatzeko aukeretan. Hernaniko Urkizu-Iñigo Labaka bikotearen esku egon liteke erantzukizun hori. Nahiko joku badu pareja honek bainan puntua erabakigarria baldin bada, nola erantzungo dute horrelako presiopean? Aurkari izango duten Gorriti atzelaria behintzat ohituta dago horrelako presioa eramaten, antzeko partidu asko jokatu ditu bere ibilbidean eta ez … Leer más

SORPRESA UGARI AURTEN

Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizio honek sorpresa ugari eman ditu, orain arte, emaitzei begiratuz gero. Torneo honetako 4 edizioetatik 2 txapela irabazitako bi klub, Aurrera Tolosa eta Zazpi Iturri, lehen kanporaketan gelditu dira kanpoan. Torneo honetako bi ustekabe handienetakok, Josetxo Areitiok gidatzen duen Iurretako Olaburuk eta Iñaki Barbajerok entrenatzen duen Oberenak eliminatu … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE