HIKA TXAKOLINA bidelagun berria

Sortu berria da HIKA TXAKOLINA, gustuko lagunartean disfrutatzeko txakolina aparta, modernoa, dotorea eta bakarra egiteko sortua. Amasa-Villabonako lursail zoragarri batean, mahastiaren zaintza egokiaren emaitza diren ardo bikainak ematen dituen lur ezin aproposagoan. Mahastietatik botillaratutzerainoko lan guztia kalitate goreneko estandarrak eskeintzeko egina dago, eta bezero eta kontsumitzaileei esperientzi eta emozio apartekoak sortzeko HIKA TXAKOLINAren konpainian. Pilotabizi … Leer más

TXAPELA BURUAN, PELOTA ESKUAN

MATRIX diseinu grafikorako estudioak, Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizio honetan erabiliko den subjektu pelotaria sortu du. Horretarako, antzinako euskaldunek egunero erabiltzen zituzten bi elementuz baliotu da, bata buruan eta bestea poltxikoan, txapela eta pelota. Hau izango da V edizio honetan erabiliko den ikurra.   El estudio de diseño gráfico MATRIX, a partir … Leer más

PARTE-HARTZE HISTORIKOA

Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizioan izena emateko epea amaitu denean Pilotabizi pelotazaleen Elkarteak, bere egoitza sozialean bildurik, bertan hartutako erabakien berri ematera dator jakinarazpen honen bidez 1. Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizioan izena eman duten klubak, behin parte-hartzeko betebehar guztiak osatuta, 24 izan direla. 2. Pilotabizi pelotazaleen Elkartearen aurrikuspen optimistenak ere gainditudituela kopuru honek. Oso harro sentitzeaz aparte, eskerrik beroenak adierazi nahi dizkiegu parte … Leer más

TOLOSA, 3. TXAPELAREN BILA

TOLOSA, 3. TXAPELAREN BILA Aurrera Tolosak, bi aldiz txapeldun lehenengo eta hirugarren edizioetan, Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizioan ere izena eman du, juxtu-juxtu salbatu da kontrolez kanpo gelditzetik. Tolosakin itxi da izen emate prozesurako epea. Klub historiko hau profesional asko emandakoa da, hala nola, Artola, Peña, Urretabizkaia, Albisu… Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizio … Leer más

TARTALOETXE, ZEGAMATIK BERRIRO TORNEO NAZIONALEAN

TARTALOETXE, ZEGAMATIK BERRIRO TORNEO NAZIONALEAN Lehendik ere egona zen ZegamakoTARTALOETXE P.K.E. eta berri pozgarria da berriro Torneoan izatea. 1985an sortutako kluba Juan Mari Gereñuk eta Arrieta pelotari izandakoak. Gaur egun 17 praktikatzaile ditu, 7 fitxarekin. Inguruko txapelketa eta torneo gehienetan parte hartzen dute klubeko pelotariek. Unai Atxak darama klubaren ardura teknikoa eta Gereñu da, oraindik, delegadu. Torneo Nazionala honetara pelotari … Leer más

OLABURU DESDE IURRETA

Iurretako OLABURU kluba Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V edizioan izango da. 2004ean sortua, Valentín Calleja Etxaburu dago klubaren zuzendaritzan. Gaur egun 50 haur dabiltz bere pelota eskolan eta 19 pelotari fitxakin ditu, Josetxo Areitio eta Eneko Callejak zuzenduta. Bizkaiako klub honetatik zenbait pelotari pasa dira profesionaletara, hala nola, Aitor Elordi. Aurtengo Torneo Nazionalerako … Leer más

ETXARRI ARANAZ ERE ANIMATU DA

2002an sortutako kluba da Etxarri Aranazkoa. Gaur egun bi ataletan praktikatzen da pelota, bata eskuzkoa, Mattin Ezkurdiak koordinatzen duena, Aitor Zubieta profesional izandakoaren laguntzarekin eta, bestea palakoa, neskak bakarrik praktikatzen dutena, oraingoz, eta Mikel Aristorenak zuzentzen duena. Torneo Nazionalean parte hartuko duten pelotariak oso gazteak izango dira, denak 18-19 urtekoak: Lazkoz, Otxoa, Petriati, Ansotegi eta Azkune. Ongi etorria eman nahi diogu Etxarri Aranazko klubari eta urte … Leer más

ZARAMAGA PELOTA ELKARTEA

1986an sortutakoa Pelota Elkarte bezala. 1972an auzoan frontoia altxa zenetik, Auzo Elkartea izan zen aurreko urteetan sortutako langile auzo honetako sozio-kultur ekintza guztiak dinamizatu zituena, beraien artean pelota.   Zaramaga Pelota Elkarteak bi izen handiko bi torneo antolatzen ditu: bata Memorial Eugenio Rafael, urte askotan elkartearen presidente izandakoaren izena daramana eta, bestea, Torneo Social Zaramaga, … Leer más

GAZTELEKU, BERRIRO TORNEO NAZIONALEAN

Orain arteko lau edizioetatik bitan egona zen Andoaingo GAZTELEKU eta berri pozgarria da berriro bertan izatea. 1997an sortutako kluba Andoni Alvarezek, guraso batzuen laguntzarekin, makina bat energia jarri du azken 20 urte hauetan kluba aurrera atera eta sendotzeko. Gaur egun Gipuzkoako sendoenetakoa da 110 praktikatzeekin, beraietatik 12 palaz, 10 xixteraz eta beste guztiak eskuz, hauen … Leer más

MARKINA, BIZKAIAKO TXAPELDUNA ERE BAI

Bizkaiako azken Herri arteko txaapelduna, berriro ere Torneo Nazionalean izango da. Klub honek zenbait pelotari profesional eman du, hala nola Urberoaga duela urte batzuk eta orain jokatzen ari den Aretxabaleta. Zesta-puntaren kapitala kontsideratzen den herri honetan, badabiltza 60 haur esku pelota ikasten eta 15 pelotari fitxadunak ditu. Etorkizuneko pelotari batzuk ikusteko aukera izango dugu, hala … Leer más

LEMOA, BESTE BEHIN BORROKARAKO PREST

  Laugarren aldiz segidan dator LEMOA Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V ediziora. Aurreko lauetan garbi utzi izan du zeinen zaila izango den beraiek kanporatzea. Pelota eskola indartzea da Lemoa klubaren helburuetako bat. 32 haur dabiltz pelotaren oinarriak ikasten eta 30 fitxa dituzte. Master Cup-en parte hartzen ari den Ainhoa Romero da proiekzio handiko … Leer más

TXUKUN LAKUA, GASTEIZTIK

Mende honen haseran sortutako kluba da TXUKUN LAKUA, Barrutia pelota eskolako guraso talde baten ahaleginari esker, Lakua auzoan ere pelotariak maila nagusian jokatu ahal izateko. Kluba sortuta gero, sinadurak bildu eta instituzioetan ate joka hasi ziran neurri egokiko frontoi txukun bat egiteko auzoan. Gaur egun, 70 haur dabiltz pelota eskolan eta 35 pelotari federatu ditu … Leer más

ADISKIDE, BERRIRO TXAPELAREN BILA

Galdakao ADISKIDE kluba Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren I edizioan irabazitako txapelaren bila dator berriro. 1975ean sortua, gaur egun 51 haur dabiltz bere pelota eskolan eta 21 pelotari fitxakin. Bizkaiako klub historiko honetatik izen handiko pelotariak pasa dira profesionaletara, hala nola, Ariznabarreta eta Zearra lehenago eta, gaur egun maila handian ari diren, Mikel Larunbe, … Leer más

BEHAR ZANA, VILLABONATIK

Talde historikoa, 1946ean sortua, nahiz eta aurretik ere pilotan jokatzen zen Villabonan. Puntista eta beste modalitateetako pelotari profesional asko emandakoa da herria. Gaur egun hazitzen doan kluba, 140 baino pelotari gehiago ditu klubak, eta 35 fitxa. Eskuz jokatzen dute gehienak, ezker paretean zein trinketean, emakume palista sendoa du eta joko garbi eta errebotea lantzen dituen … Leer más

NAZIONALEAN FALTA EZIN ZEN KLASIKOA

C. D. Hernani 1940an sortu zen eta pilota sekzioa hasieratik izan zen klubaren parte. Hala ere, askoz lehenago pelotak presentzia handia izan du Hernanin, esate baterako, 1924an Pariseko joko olinpikoetan pilotak esibizio kirol bezala agertzeko aukera izan zuen eta Adarraga familiako kide batek urrezko domina irabazi zuen pala motzean, gero Logroñora joan eta bertan arrasto … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE