Zumaiako Kirol Elkartea
Nobedade baten berri ematera natorkizue. ARANDIAren ordez AGIRREk jokatuko du bihar Zestoan ERRANDONEAkin batera BAKAIKOA-ALDUNTZIN bikotearen kontra jubenil mailako partidan.
Gaur goizean deitu dit Jon Arandia, pilotariaren aitak, notizia txar bat eman behar didala esanez, Ander semeak bertan behera utzi beharko dituala hurrengo egunetan dauzkan pilota konpromisoak, eta Zestoakoa ere bai noski, ankaorpo batean min duelako nunbait.
Oraindik denbora asko ez dela ere anka bereko belaun lotailuetan arazo txikiren bat izan duela eta jokatu gabe egon dela zioen aitak baita ere. Jarraituz esaten partida askotarako eskaerak ere izan dituela udara garai honetan eta ziurrenera, ondo sendatzeko behar haina denbora ez hartu izanaz gain, Amezketan pasa den Ostiralean jokatutako buruz buruko norgehiagokak, fisiko arloan eragin haundiagoa dutenak noski, lehenez gain mermatu izan ote dioen ankeko lesioa.
Oraindik oso mutil gaztea izanik eta hazteko garai bete betean egonik ez dira arritzekoak era honetako arazo hauek eta osatzeko hobe behar den denbora hartzea gero ere izango ditualako pilotan jokatzeko aukerak.
Hori horrela izanik ere esan behar baita ere badegula geure penatxoa Arandia pilotaria ikusteko aukerarik ez degulako izango bihar Zestoan, ziur gauden bezela bere ordez etorriko den Agirre Gazteiztarrak ere ondo beteko duela bere lekua.