SALABERRIA-IRURITA eta P.LABAKA-EROSTARBE lehenengo bikote finalistak. Hauexek bart arratsean jokatutako bi partidetako emaitza eta gainontzekoak:
1. OKIÑENA-RUIZ…………….…17 / SALABERRIA-IRURITA…………….22
2. P.LABAKA-EROSTARBE.….22 / PEÑA-A.IMAZ………………………..21
Maila altuko pilota ikuskizuna 23 urtez azpiko pilotariak eskeini zigutena, jubenilek atarikoan emandakoa gutxietxi gabe noski, non kalitate oneko tantoz gozatu genuen. Ondorengoan ikusitakoak gure pilota gosea asebetetzeaz gain, azken unerarte nortzuk irabaziko zuten ez jakiteak emozioz betetako partida ikustera bideratu gintuen, Peru Labakak airez ezker ormaren kontra goxo goxo gelditutako pilota batekin Ander Imaz lurrera boteaz jasotzen saiatu bazen ere.
1. Jubenil kategorian jokatutakoan SALABERRIA-IRURITA bikote nafarra hiru tantoz galtzen hasi ondoren berdindu eta 8-5, 11-6, 15-10, 19-16 eta 22-17 nagusitu ziren 50 minutuko norgehiagoka baten ondoren. Salaberria eta Ruiz izan ziren alde bakoitzeko joku zutabeak eta Iruritak bikote lagunari Okiñenak baino hobeto lagundu izanean egon zen garaipenaren gakoa. Banan bana aipatuz:
· Iker Salaberria Goizuetarra lehenbizi, partidaren lehenengo zati on bat jokatu ondoren beherakada bat nabaritu genion bigarrengoan, sake batean ere lauko marra pasa etzuelarik, eta hasierako abiadurarik etziolarik ematen pilotari. Azken laurdenetako partidan eskuko hatz batean min hartu eta infektatu ondoreneko antibiotiko hartzeak ziur ez diola mejorarik egin bere joku punttu onari. Iruritak txukun lagunduta bera izan zen hala ere partidako pixua eraman zuena eta sakeari ere errendimendu ona atereaz emaitza onak lortu zituen, 10 tanto egin eta 5 galdu.
· Josu Irurita Atarrabiatarra lanerako etorri zen eta buruz jokatu zuen, jokoaren erantzunkizuna aurrelariari utziaz baina uneoro bere lekua ondo zainduaz, pilota gutxi galdu eta aurrelariari eskatuz beretzat egokiagoak iruditutako haiek. Lau pilota galdu zituen baina beste zail batzuk ekarri ere bai, txukun eta langile azken finean.
· Javier Okiñena Zizur Nagusiko pilotaria aurreko partidaren antzera ikusi genuen jokoari dagokionez, eta noregehiagokaren irakurketa ona etzuenez egin bere lanak ondo ez egiteaz gain bikote lagunari partida irabazteko aukerak murriztu zizkiola esan genezake. Tanto bat egin eta 8 galdu.
· Pedro Ruiz errioxako San Asensioko pilotaria pasa den partiduko linean jokatu zuen, pilotari abiadura emanez eta airezko defentsa onarekin lanak zailduaraziz aurkariari. Askorik etzuten behar partida irabazteko baina bere bikote lagunaren laguntza txikiaz aparte Salaberriak ere badaki bere zulotxoa non duen eta sakez, albotik jo eta punpa egin ondoren ezker orma joaraziz lurreratutako pilotekin, hiru tanto egin zizkion. Ezaugarri oneko atzelaria izaki badu zertan mejoratua bai, atzo ere 5 pilota nahiko errezak galdu zituen eta horrek zenbait partidutan eragin haundia izan dezake.
2. 23 urtez azpiko norgehiagokak zer ikusia emango zuenaren esperantza bagenuen, eta bai eman ere. ikuskizun ona eskeini ziguten, lau pilotariak abiada haundiz pilota mugituaraziz eta tanto luzeak jokatuz, eta behar bezela amaitu gabeak izan baziren ere gogotsu txalotutakoak askoz gehiago. Ikusitako joku onaren seinale erasoan galdutako pilotekin amaitutako tanto bat baino gehiago txalotu izana aurrez egindako lanaren sari. Gerriko urdineko eta galtzaile suertatu ziren Peña eta Imazek 1 eta 4 galtzen joan ondoren launa eta bostna berdindu eta zuzenean hamalauraino aurreratzea lortu zuten Peñaren joku bolada disdiratsuaren ondorioz batipat, defentsan lanetan ondo eta tanto ikusgarriak eginez. 14 eta 5eko aldea egon arren markagailuan jokoan etzegoen horrelakorik eta 10 eta 1eko partzial batekin 15ean hirugarren berdinketa eta 19 eta 15 aurreratu Labaka eta Erostarbe. Galtzeko etzegoen inor eta 19ko berdinketaren ondoren Peña eta Imazek 20-19 aurreratu, 20an beste berdinketa eta hurrengo Peña eta Imazen tantoakin garaipenan atarian hauek 21 eta 20. Sakea Peñak zabalera eta Erostarbek ekarri, eta pilotan ari zirela honen erasoko pilota garbi baten aurrean Imazekin topo eta ezin jorik buelta, eta Peña berriro sakatzera 22garrengo tantoaren bila, Erostarbek ekarri eta tentsio haundi artean Labakaren joku erasokor eta ausarta medio 21eko berdinketa kontrakantxa ondoan punpa egindako pilota batekin. Azken tantoa jokoan eta lau pilotarien parte hartze elektriko baten ostean berriro ere Perun ausardia ezkerrez txapa gainean pilota bat uzteko eta tanto. 22 eta 21 nagusi eta finala jokatzeko aukerarekin Peru Labaka eta Erostarbe, galtzaileen izkuta ezineko pena eta amorruarekin. Bakoitzaren lana aipatuz:
· Peru Labaka Zizurkildarra lehenik. Txapelketan jokatu duen hirugarren partida atzokoa eta onena zalantzarik gabe, oso ondo jokatu zuen, defentsan seguru eta erasoan ausart pilota alde batetik bestera mugituaraziz. 10 tanto egin zituen, 6 ezker gantxoz, 3 txokoan utzita eta 1 zabalean txapa gainean utzia. Galdutakoak 4. Aurreko bi partidetako garaipenetan Erostarbek izan badu ere eraginik nabarmenena atzo alderantziz, ikusirik Imazen atzekoadrotako joko sendotasuna aurrean jokatzea zen partida irabazteko aukera bakarra, pentsatu eta egin, jokoaren erantzunkizuna bere gain hartu eta tantoak egiteko gaitasuna erakutziaz.
· Xabier Erostarbe Urretxuarrak latz eman zion pilotari atzo ere baina galdu egin zuen gehitxo, 8 pilota sakerestoko biak sartuta. Bikote gogorra aurrean eta hauek ere pilota dantzatu egiten zutelarik lan asko egin behar aurrera eta atzera, eta zenbait galdutako pilota behar bezela jarri gabe kolpea botatakoaren ondorio behar bada eta hau bai eta ere partida asko jokatu ondoreneko gorputz nekatuarengatik. Atzekoadroetara bidalitako pilotakadarik onenak bereak izan ziren hala eta guztiz eta pilotazaleen arridurazko ohiu eta txaloak ezker airez atzetik aurrera zetorrela beso librean atzekoadoetara zihoan pilota bati emandako zartadak berriro pilota atzekoadroetara biali ondorenekoak. Asko kostata baina merezita lortu du Peru Labakarekin batera finalerako txartela.
· Jon Ander Peña tolosarrak partida erdiralderarte egin zuen jokoa ere ez da egunero ikusten den horietakoa. Labakak bialitako pilota zailak jasotzeaz gain pilotari artista baten tantoak egin zituen aurrekoadroetan, ezker eskubiz jotako bi hormabiko, eskubiko boleaz goitik behera zabalean txapagainean utzitako pilotakin beste bat, lurretik altxa eta bere burua lurrera boteaz airez eskubian utzitako pilotakin ere bai, eta ezker gantxoz kontrakantxara bialitako beste birekin zazpi denera. Mutil haundia ere bai eta ordurarteko joku eritmoaren eraginez behar bada bere jokuak itzal une bat izan zuen partidaren erdi zatian, berriro ere errekuperatu eta azken txukuna emanik. Tanto ikusgarriak egiten baditu ere galdu egiten du gehitxo eta atzelariarentzat hobeak diren zenbait pilotetara sartzeagatik Imazek kargu nola hartu zion ohartu ginen.
· Ander Imaz oiartzuarraren atzoko pilotarako jarrera eta jokoak ez zeukan zer ikusirik Etxebarria-Mateoren aurka erakutsitakoarekin. Tanto bat egin zuen bazterrera moztutako pilota batekin eta bi galdu. Ondo erantzun zion Erostarberen kolpe haundiagoari eta aurrean hartutako pilotak luzatzen ere ahalegindu zen, boleaz Erostarbek batzuk geldituarazi bazizkion ere. Partidua aurrera ateratzeko aleginak bertan behera gelditu izanak hasieran aipaturiko pena eta amorru seinaleak azaleratuarazi zizkion. Ondo oiartzuarra.
Bihar osteguna Abuztuak 20 jokatuko dira final-aurrekoetako beste bi pilota partidak:
1. Jubenil mailan……………………ZUBIZARRETA-ESKUDERO / P.ETXEBERRIA-SALAVERRI
2. 23 urtez azpikoen mailan….AZKETA-SANTXEZ……………./ ELORDI-LASA