Dinastia Etxabe Pilota txapelketa 2016, XLV. ekitaldia Zumaian

Peña-Salegi eta E.Labaka-Otadui atzoko garaile eta final laurdenetara sailkatu diren pilotariak, hauexek emaitzak:

 

1.     PEÑA-SALEGI…………. 22   ELIZALDE-IRURITA…………………….09

2.     E. LABAKA-OTADUI….22   A. ETXEBARRIA-O.ETXEBARRIA…06

 

Gertatutakoaren laburpen bat eginaz eta lehenengotik hasita, oso paretsu joko eta markagailuan ere partiduaren erdi alderarte: 4-3, 6-4, 10-6 eta 12-9ko partzialak erakusten duten bezela. Hor hautsi zen ordea norgehiagoka eta 22raino zuzenean joan ziren gerriko gorridunak. Pilota bizi astintzen ari ziren gipuzkoarrak eta nafarrak eusten eta ondo gainera, baina behartu ere bai, atzelaria batipat, eta partidu erditik atzera tanto denak alde baterako norabidea hartu zuten.

Jon Ander Peña tolosarra izan zen diferentziak markatu zituana. Aurrekaldean presaka edo tantoa azkar amaitu nahiean bat edo beste galdu zituen baina egin ere bai, ezker eskubiz pilota zirti-zarta atzera dantzatuz eta partidaren erditik atzera pilota gehiago aurrekoadroetan arrapatuz tantoak errezago amaituz ere, hamairu denetara. Unai Salegik asko lagundu zion atzelari lanetan, aginduz eskubiarekin eta kantxako zuloak ondo beteaz, langile eta gogotsu ondo itziartarra. Josu Irurita atarrabiatar gazteari norgehiagokaren pixua eramatea tokatu zitzaion eta ondo bete zuen bere lana indarrak lagundu zioten arte. Ugaitz Elizalde iturendarra ere saiatu zen aurkarien joko erasokorrari eutsi eta berea ateratzen baina gutxitan asmatu zuen, indarrez gehiago bai ziren besteak.

 

Bigarren norgehiagoka azkarrago erabaki zen eta hasieratik bukaeraraino gehiago izan zen gerriko gorridun E. Labaka-Otadui bikotea, 6-2, 9-5, 20-5, 20-6 eta 22-6 markagailuak adierazi bezela. Eneko Labaka albizturtarra beti bezain pilotari atzo ere. Atzelariarekin kontatuz eta norgehiagokaren irakurketa zuzena eginaz ezker-eskubi airezko jokoarekin aurkariak mugituaraziz tanto sorta polita egin zuen, bederatzi kontatutakoak. Kolpe biziarekin azaldu zen Gorka Otadui berriztarra izan zen partiduko bigarren protagonista, hasieran Oier Etxebarriarekin atzekoadroetan nor nagusituko ozta-ozta aritu eta nagusitzera pasatuz norgehiagoka irabazteko ekarpen erabakiorra egin zuen pilotaria zalantzarik gabe. Etxebarriatarrak ezinean atzo, Oier lemoztarra han nunbait hasieran baina gero pilota ezin kenduaz aurrelariari eta Aitor nabarniztarra berriz oso juxtu, bizpahiru tanto egin zituen arren gehiago egiten eta gutxiago galtzen ikusi izan degu.

 

Gauzak horrela azken laurdenetan Peña-Salegik Zubizarreta-Erasun izango dituzte Abuztuan 2an eta E.Labaka-Otaduik Errandonea-Urizar Abuztuaren 4ean.

 

Datorren ostiralean Uztailak 29an izango degu azken zortzirenetako bigarren jardunaldia honako partidu hauekin:

 

1.     ESPINAL-MARTINEZ…  /  OLANO-MEDINA

2.     AZKETA-LEGARRETA..  /  PRADO-ETXEGOIN

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE