Aurtenetxe eta Andreu inork uste baino errazago nagusitu ziren Teledonosti txapelketan
Kirolari baten ametsa final bat jokatzea izan ohi da, kirol batean zein bestean. Baina egun hori iristean, asko dira maila eman ezinda geratzen direnak egun berezi horrek duen garrantziak itota. Multzo horretan sartu ditzakegu Olalde eta Iturriotz. Bi pilotari horiek txapelketa bikaina eginda iritxi ziren Donostiako Antigua auzoan jokatu zen Teledonosti txapelketako finalera, baina Aurtenetxek eta Andreuk ez zieten inongo aukerarik eman, eta oso erraz galdu zituzten beraien partidak.