DONEZTEBEKO ERREKAK, IAZKO TXAPELDUNAK, TXAPELKETARI EKINGO DIO, IPARRALDEREN AURKA

Erreka

Larunbatez jokatuko dira final-zortzirenetako bi kanporaketa. Besteak beste, goizean iazko txapelduna sartuko da lehian: Doneztebeko Erreka. Iparralderi egingo dio bisita, eta faborito aterako dira nafarrak. Arratsaldean, berriz, Andoaingo Gaztelekuk eta Ultzamak ikusiko dute elkar, eta kanporaketa estua aurreikusten da.

 

Larunbat goizez, Miarritzeko Plaza Berri pilotalekuak jokatuko dute Iparraldek eta Errekak. Egiari zor, nafarrak oso faborito aterako dira. Ondorengo pilotariek jokatuko dute.

 

ERREKA – IPARRALDE

Kadeteak: Santesteban – Agirre / Saldunbide – Narbey

Gazteak: Salaberria – Mariezkurrena / T.Mendy – Lafitte

Nagusiak: Onsalo – Gorriti / R.Mendy – X.Mendy

 

Kadeteen mailan faborito aterako da Erreka. Lehen mailako bikotea osatzen dute Santesteban eta Agirrek, eta Iparraldekoak esperientzia gutxikoak direla kontuan izanda, partida azkarra espero da. Nafarrek ez lukete arazorik izan behar 22ra iristeko.

Gazteetan ere oso faborito aterako dira Errekakoak. Maila horretako pilotari onenetakoak dituzte: Salaberria eta Mariezkurrena. Besteak beste, Gravni txapelketa irabazi dute. Iparraldeko Mendyk eta Lafittek maila polita dute, baina hezur handiegia izan dezakete aurrean.

Nagusietan ere istorioa errepikatuko da, nafarrak faborito izango baitira. Onsalok eta Gorritik esperientzia izugarria dute, maila handiko torneoetan goi mailan arituak baitira, eta Mendy anaiek maila duina izan arren, sorpresa handia eman behar lukete irabazteko.

 

 

Larunbat arratsaldez Andoaingo Arrate pilotalekuan neurtuko dira Gazteleku bertako taldea eta Ultzama. Aurreikuspenen arabera, kanporaketa estua espero da. Gipuzkoarrek txapelketa ederra jokatu zuten iaz, eta hori errepikatzen saiatuko dira. Hori bai, nafarrek inpresio ona eman zuten lehen kanporaketan, eta ez dute garaipena merke saldu nahiko.

 

GAZTELEKU – ULTZAMA

Kadeteak: Artola – Mujika / Diez de Ulzurrun – Arce

Gazteak: Osa – Elizegi / Ansorena – Hualde

Nagusiak: Eskudero-Aizpuru / Iriarte – Otxandorena

 

Kadete mailan neurketa orekatua espero da, eta baliteke puntu erabakigarria izatea aurrera begira. Artolak eta Mujikak txapelketa ona jokatu dute Udaberrin, eta sasoi onean daude. Ultzamakoek ez zuten neurketa onegia jokatu lehen kanporaketan, baina ziur estu hartuko dituztela aurkariak. Urduritasunari eustea gakoa izango da.

Gazte mailan faborito garbi aterako dira Osa eta Elizegi Gaztelekukoak. Maila horretako bikote onenetakoa osatzen dute, eta gainera aintzat hartu behar da Ultzamako Gaskuek ezingo duela jokatu. Pilotari bikaina da Gaskue, eta haren hutsunea ondo betetzen lana izango dute Ansorenak eta Hualdek.

Nagusietan faborito aterako da Ultzamako bikotea, Iriartek eta Otxandorenak osatua. Esperientzia handiko bikotea osatzen dute, baina Eskuderok eta Aizpuruk baliatu nahiko dute etxean jokatzearen abantaila. Bi atzelariak kolpe bizikoak lehiatuko dira, eta baliteke partidako gakoa aurrean egotea. Gehien asmatzen duenak irabaz dezake.

 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE