Ebakuntza saihesteko bidea

Aimar Olaizola buru-belarri dabil lanean belauneko lotailuak ahalik eta bizkorren indartzeko. Lanaren aurreneko emaitzak gaur egingo dioten erresonantzia magnetikoan ikusiko dira.

IMANOL MAGRO / Berria

Lau aste dira Aimar Olaizolak lasai arnasa egin zuenetik. Jokin Errastiren agurrean eskuin belauneko lotailuak mindu zituen, eta probak egin ahala diagnosiak gero eta beltzagoak ziren. Azken erresonantziak, baina, albiste ona ekarri zion pilotariari, ebakuntza ez baitzen beharrezkoa. Sendatze epea sei edo zazpi hilabetetik bi hilabete ingururaino murriztu zen. Hori bai, ebakuntza gela saihesteko Olaizolak gogotik egin beharko zuen lan. Goizuetarra ez da lanaren beldur, eta buru-belarri dabil egunotan tratamenduarekin.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE