Eibarko Udala Astelenaren jabeekin negoziatzen ari da, pilotaleku historikoa berriz ere ireki ahal izateko. Bi aldeek ziurtatu dutenez, harremanak aspaldi hasi ziren, baina oraindik ez dute inolako akordiorik lortu. Hausteskunde urtea izaki, Eibarko Udalak eta herriko beste alderdik pilotalekua irekitzearen garrantzia berretsi dute hainbat alditan.
Iñaki Arriola EIbarko alkateak adierazi duenez, «Astelena irekiko dela ziurtatzeko negoziatzen» ari dira, bilerek oraindik fruiturik eman ez duten arren. Isabel Bidarte ere -Bidartetarren sendia pilotalekuaren %40aren jabe da- baikor agertu da, eta bi aldeak gerturatzen ari direla esan du. Halere, bere iritziz, irtenbide onena Udala Astelenaren jabe egitea litzateke. Arriolak aukera hori aztertu dutela onartu du, baina jabeek eskaturiko diru kopuru «itxuragabeak» ezinezkoa bihurtu du erosketa.