Elección bajo el síndrome de una final anticipada

Olaizola II y Barriola no tuvieron problemas para apartar el material de cara al viernes
Gara

«Ez da agian ezertan onena baina dena ondo egiten du»
Abel BARRIOLA | Aspeko atzelaria

Aimar Olaizolaren dohainak goraipatzen eman zituen Barriolak prentsaren aurrean egindako minuturik gehienak, eta azkenerako, kazetariei entzunda, kantxara irteteak berak ere merezi ote duen galdetu zuen. «Horren zail jartzen ari zarete…»

­Abelik onena itzuli da?

Edozeinek memento onak eta txarrak ditu baina denak pasata dira. Konparaketak alferrikakoak dira eta ez zaizkit gehiegi gustatzen. Fisikoki eta eskuetatik oso ondo nago eta hori hartzen dut kontuan; pilotan jokatzeko memento onean nago, alegia.

­Nolako partida espero duzu?

Aimar oso sasoi onean da eta gakoa partidako alderdi guztietan ondo aritzean egongo da. Partida luzeak dira normalean; tantoa ondo landu eta ondo amaitzen du. Defentsa izugarria du, ondo amaitzen ditu tantoak, baina agian onena bere defentsa da. Niri partida biziagoak eta azkarragoak komeni zaizkit. Ez du kolpearekin hausten, ez da agian sakean edo eramaten onena, baina dena ondo egiten du.

­Sakeari etekina atera beharko diozu.

Sakea nire armetako bat da eta etekina ateratzen saiatu behar dut, baina Aimar pilota eramaten ere oso ondo ari da eta etekinik ateratzen ez badiot, lanean jarraitu beharko dut. Aurten sakeari norabide hobea ematen ari naizela uste dut. Lehen, abiadura ondo ematen nion baina ez nuen agian ezker paretan horren ondo sartzen asmatzen.

A pesar de que los dos protagonistas coincidieron en restarle transcendencia y de la certeza de que nada quedará decidido tras la disputa del mismo, lo cierto es que las sensaciones que dejó la primera jornada han convertido al choque entre Aimar Olaizola y Abel Barriola en una especie de final anticipada. El número de público y prensa que se dio cita en el Atano III, la presencia en de dos de los directores técnicos de las empresas ­Salva Bergara y Jokin Etxaniz­ en vez de los botilleros habituales, el entrenamiento que Aimar realizó junto a Rubén Beloki y el hecho de que las empresas acotaran la sala de prensa con publicidad de la entidad patrocinadora del torneo no hizo sino aumentar esa sensación general.

La elección en sí misma no pasó de ser un mero trámite, ya que los dos pelotaris quedaron satisfechos con el lote presentado por Juan Mari Juaristi. Como era de esperar,Aimar se decantó por dos pelotas de 104,3 y 103,3 gramos, material más lento que las dos de 102,9 y 103,3 de Abel Barriola.

«Las de Abel salen más rápidas del frontis que las mías, pero ninguna es exagerada, creo que los dos tenemos lo que buscábamos», explicó Olaizola.

Preguntado por el tópico de la «final anticipada», el de Goizueta señaló «que eso dice la gente pero Jorge y Xala tiene sus opciones», mientras que a Abel Barriola no le importaría que fuera así.«Ojalá se repita en Gasteiz si estoy yo, me da igual el rival. Si es Aimar bien, y si es Xala o Jorge también».

«Me lo estáis poniendo…»

Por lo demás, Barriola protagonizó el momento simpático después de varias preguntas en las que se alababa el juego de su rival. «Saca bien, resta bien, madura el tanto, define bien, me los estáis poniendo…», dijo el de Leitza entre risas.

«Partida erdira arte eustean egongo da gakoa»
Aimar OLAIZOLA | Asegarceko pilotaria

Lesioak ahaztu ahala, konfiantza berreskuratzen ari dela onartu zuen Aimar Olaizolak, baina ez die jaramon handiegirik egiten faboritotzat jotzen duten esamesei.

­Nagoreren aurka jokatu ostean ezin ukatu ondo zaudela.

Pixkanaka konfiantza hartzen ari naiz eta fisikoki eta moralez ondo nago. Ligaxkan sartuta konforme nintzen, eta orain, lehen partida irabazita, finalerako aukerak ere baditut. Ilusio eta joko handia dut.

­Abel ere oso ondo ari da. Nola ikusten duzu partida?

Abel ere izugarrizko mailan ari da. Aurten txispa handiarekin dabil eta abiadura handia ematen dio pilotari. Partida nahiko zaila izango da. Jartzen duen erritmoarekin, partida erdira arte ez bazaio eusten, ia ezinezkoa da berari aurre egitea. Ni saiatuko nahiz tantoak ahalik eta luzeenak egiten, eta gero, beti bezala, aukera dagoenean, tantoa bukatzen.

­Abelen sakearen beldurrik?

Nagoreren aurka bezala, garrantzitsua izango da min handia egiten baitu sakez. Baina orain arte ondo eraman dut eta konfiantzaz nago, sakez tanto gutxi egin baitizkidate.

­Orain arte buruz buru jokatutako partida guztiak irabazi dizkiozu Abeli. Zerbait esan nahi du horrek?

Partida guztiak ezberdinak dira eta aurrekoekin ez du zerikusirik izango. Biak memento onean gaude eta irabazteko lan handia egin beharko da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE