Emaitzak. IV PEBETEN MEMORIALA

FOTOS: EGOITZ BENGOETXEA www.otxabi.com

ABENDUAK 11, OSTIRALEKO EMAITZAK

KADETEAK:

BAZTARRIKA-GARMENIDA 10
ALBERDI -APEZETXEA 22

Jaialdiko lehen partida honetan, Lazkaoko Baztarrika eta Garmendiak, Zizurkilgo Alberdi eta Goizuetako Apezetxearen aurka jokatu zuten. Errez gailendu ziren bigarrenak, batez ere, Apezetxeak emandako erakustaldiagatik. Izugarri jo zuen bi eskuekin. Pilota bizi astindu zuen eta Alberdik aukera asko izan zituen tantoa amaitzeko. Hala ere, Alberdik gehiago probestu beharko luke bere bikotearen joa eta jokoa. BIkote lazkaotarrak ahal zutena egin zuten maila maila oso txukuna eman zuten. Postura politeko bi pilotariak biak, pilotan oso txukun egin dezaketenak direla erakutsi zuten. Apezetxearen joak erabaki zuen partida.

JUBENILAK:

OIARBIDE-MARIEZKURRENA 22
IRAZUSTABARRENA-ANDUAGA 15

Andoaingo Gaztelekuko Oiarbidek eta Erreka taldeko Mariazkurrena nafarrak Intxurre taldeko Irazustabarrena ikastegiarrarren eta Huarte taldeko Anduaga Lizarrararren aurka jokatu zuten. Oiarbide Matxainen ordez sartu azken azken uneko eskuko minen ondorioz. Eta baita ongi hutsunea bete. Txapelketan zuzenean sartzeko moduko maila eskaini zuen. PIlota bizi astindu eta partida irabazteko gogo handia erakutsi zuen. Mariazkurrena, bi beso luzeekin pilota dotore luzatu zuen eta partida erditik aurrera partida puskatu egin zen.
Anduagak pilota errezago galdu zuen eta Irazustabarrenak tantoa ezin bukatu egon zen.

NAGUSIAK:

PERU LABAKA-GORROTXATEGI 15
ENEKO LABAKA -AIZPITARTE 22

Bete beteko partida espero zen 4 pilotari bikain hauen aldetik. Peru zizurkildarrak eta Gorrotxategi hernaniarrak albizturgo Eneko ta Hernanikoa ere den Aizpitarteren aurka jokatu zuten. Partidako protagonista Eneko Labaka izan zen. Izugarri jokatu zuen; pilota astindu batetik eta ongo amaitu bestetik. Gorrotxategi oso indartsu hasi zen, pilota asko luzatuz eta dena gozatuz, Partida aurrera joan hala, pilota zeken batekin Aizpitarte oso eroso egon zen eta Peruri tantoa amaitzea gehiago kostatzen zitzaion. Horrela, bikote irabazlearen aldea handitzen joan zen eta 22ra iritsi ziren.

ABENDUAK 13, IGANDEA

KADETEAK

EGIGUREN-MURUA 22
MATA-CUAIRAN 11

Bikote gipuzkoarra lehena, Azpeiti eta Arrasatekoak eta nafarrak bigarrenak, Iruñeako Oberena taldekoak. Gipuzkoarrak hasi ta buka nagusi izan dira. giguren mutil luzeak, dotore luzatu du pilota eta Muruak tantoa oso egoki bukatzen dakiela badaki. Matak aukera gutxi izan du. Ikusi da asko jokatzen duen pilotaria dela baina gaurkoan atzelariaren laguntza gehiago behar izango zuen.

JUBENILAK

ALBERDI-GASKUE 15
ANSO-ETXEBERRIA 22

Nafar eta gipuzkoar bana bikote bakoitzean. Alberdi azpeitiarrak Aizpuru zuen lagun hasera batetan baino Aizpuruk bere ezina agertu ostean Gaskuek hartu du bere tokia. Beraien aurkari Burlatako Anso eta Etxeberria oiartzuarra aritu dira. Alberdi asko saiatu da alde guztietatik eta gaskuek ahal zuenean lagundu dio, aurrean ordea nbikote sendoa aurkitu dute. Etxeberriak gutxiago galdeu du eta Ansok bizi bizi jokatu du. Bikote moduan gehiago izan dira eta finalerdietarako txartela lortu dute.

NAGUSIAK

ETXEBARRIA-ERREKA 15
UGALDE-TELLETXEA 22

Bete beteko partida izan da jaialdi itxi duen hau. Bizkaiko Nabarniz herriko Etxebarriak eta Behar Zanan jokatzen duen Ustaritzeko Errekak Uagalde oiartzuarraren eta Albizturgo Telletxearen aurka jokatu dute. Ugalde, min hartua dagoen Lasoren ordez sartu da txapelketan eta bere lana dotore bete du.
Hala ere, partida ia amaierararte oso berdindua joan da. Nahiz eta Ugalde eta Telletxea markagailuan aurretik joan partidaren zati handienean, bikote galtzailea gertu mantendu da. Telletxea pilota gogor astindu du eta Erreka defentsa lanetan ederki moldatu da. Ugaldek ere tanto ederrak egin ditu eta Etxebarria bizkaitarrak lan handia egin du. Bere gantxo bat epaileak txartzat jo duenean puskatu da partida. Zalantza handiko pilotakada izan da, ona eman zitekeena errepikapen ezean. 16-18 eta sakea eskuan izan zitekeena 15-19 izan da eta hala, zuzenean joan dira 22rarte.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE