Emanbilboko palistek aurki etengo dituzte euren kontratuak

Berria
Emanbilboko palistek ez dute harremanik nahi enpresarekin, eta euren kontratuak etetekotan daude. Emanbilboko buru Fernando Gutierrezek pilotarien irteera erraztuko zuela esan zuen, eta egunotan bi aldeetako ordezkari legalak bileretan dabiltza. Azken batzarra atzo bertan egin zuten. Kontratuak bertan behera utzita, palistek ez lukete hurrengo hilabeteetako gizarte segurantzako ordainketarik jasoko. Horren ordez, beste edozein enpresarekin negoziatu ahal izango lukete

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE