Enara Gamindek eta Uxue Osesek belaunaldi berrien ahalmena erakutsi dute Orozkon

Bertako Udalaren babesari esker, Orozko Emakume Master Cup-ek gehien bisitatzen duen plazetako bat da, eta eguraldiak gehiegi lagundu ez buen arre, giroa berriz ere apartekoa izan da lau t ‘erdiko Master LABORAL KUTXAren beste jardunaldi eder batean. Joan den astean Ortuellan bezala, jaialdiak emakumeen esku pilotaren aurpegi ezberdinen bilakaera bertatik bertara jarraitzeko balio izan du. Esaterako, Enara Gaminde eta Uxue Oses gazteek pilota mistoko eliteen artean emandako maila bikaina nabarmendu behar da, oinarrian egiten ari den lana agerian utziz. Ikusten denez, gurea bezalako txapelketei esker, pilotari gazteenak euren gaitasunak erakusteko aukera izaten ari dira, eta Madalen Etxegaraik eta Naroa Agirrek amore eman dute belaunaldi berrien bultzadaren aurrean. Miriam Arrillaga eta Miren Larrarte izan dira maila goreneko kanporaketak gainditu dituzten beste bi pilotariak.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE