Eñaut Urreisti gazte mutrikuarrak eta Unai Lekerikabeaskoak irabazi dute Miruaitzen jokatutako Masterseko finala. Aurreko astean bezala, frontoia leporaino bete da bi partidak ikusteko.
Lehenengoan ezin izan dute etxekoek irabazi. Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi (biak Mutrikuko klubekoak) 22 tantutan geratu dira eta 25 egin dituzte Ihart Arakistain sopeloztarrak eta Frida Watkins zumaiarrak.
Master Serieseko finalean, 15-7 eta 15-7 garaipena Eñaut eta Lekerikarentzat. Finalaurrekoan Goikoetxea eta Bailo kanporatu zituzten eta finalean ere nagusi izan dira Ekaitz Mendizabal «Goixerri» eta Mikel Manzisidorren aurka. Zalantza barik, egun berezia eta ez ahazteko txapelketa Eñaut gaztearentzat.