MAITE-ENERITZ vs IHART-MAIALEN: : 11-15, 15-14, 1-5
GOIKOETXEA-MANZI vs EÑAUT-LOPEZ: 9-15, 15-14, 4-5
Eñaut Urresti herriko gaztea eta Imanol Lopez Zumaiako pilotari handia gailendu dira Mutrikuko Masters Seriesean. Giro bikaina Miruaitz pilotalekuan. Frontoia beteta, bi partiduak ikusteko: Emakumeen arteko lagunartekoa eta gizonezkoen finala.
Lehenengo partiduan, hobeto hasi dira Berriatuko klubeko pilotariak, Ihart Arakistain eta Maialen Aldazabal, 11 eta 15 nagusituz. Bigarren jokoan, Sopelako aurrelariak eta Berriatuko atzelariak eutsi egin diote euren mailari baina gora egin dutenak Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarra eta Eneritz Lizardi mutrikuarra izan dira. Set bikaina jokatuta, azken tantoan lortu dute desberdinketarako jokoa behartzea, 15-14. Azken set horretan Berriatuko klubekoak berriz nagusi, 1 eta 5. Partidua hobeto hasi eta hobeto bukatu dute. Beraz, merezimendu osoz lortutako garaipena izan da.
Master Serieseko finalean berriz, ez dira gaizki hasi Iñaki Osa Goikoetxea eta Mikel Manzisidor baina aurkarien jokoa perfekziotik gertu egon da. 9-15 irabazi dute lehen seta Eñaut Urreistik eta Imanol Lopezek. Hortik aurrerakoa itzela izan da. Goi-goi mailako partidua, lau pelotariak bikain, Goikoetxea eta Lopez kementsu jokatzen eta neurketa oso berdindua. Emakumeen partiduan bezala, gizonezkoetan ere publikoak pozik hartu du hirugarren seta, Goikok eta Manzik 15-14 irabazi ondoren. Azken joko horretan ere berdinketa nagusi baina garaipena urdinentzat, 4-5.
Mastersean Eñaut eta Lopez garaile, 250 urte luze dituen pilotaleku historikoan. Zesta-punta asmatu baino askoz ere aurretik eraikitako pilotalekua da Mutrikukoa baina gaur egun, zesta-punta da bertan batzen direnen gozamen nagusia, palarekin batera.
Eñaut Urreistik eta Mikel Manzisidorrek maila ona erakutsi dute eta Goikoetxeak eta Lopezek, ikuskizuna eta «arrankea». Gogoratu finalerdietan Johan-Zabala eta Arbe-Salegi kanporatu zituztela. Emakumeen partidua ere emozioz beterikoa izan da Eneritz Lizardi herritarraren partehartzearekin. Beraz, Jai Alai jaialdi polita eta giro ederra Miruaitzen, Kalbarioko festen harira antolatutako zesta-partiduetan.
Argazkiak: Andoni Iparragirre -GUK JAI ALAI-