Berria
Enpresen Ligak iaz eginiko dopin kontrolen berri eman du. Aspe eta Asegarceko pilotariek 21 proba egin zituzten, eta bakar batek ere ez zuen positibo eman. EPELek eginikoei, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eginikoak gehitu behar zaizkie. Enpresen Ligako kontroletatik hemezortzi txapelketen barnean izan ziren. Txapelketaren batean parte hartu duen pilotarien erdiak kontrol bat pasa du gutxienez.