ERABAKITA GERATU DIRA II. ANTTON PEBET MEMORIALEKO FINALERDIAK

ASTEBURUAN IZANDAKO FINAL-LAURDENETAN EZUSTEKOAK IZAN BADIRA ERE,

FABORITO GEHINEK EZ DUTE HUTSEGIN ETA FINAL ERDIETARAKO SAILKATU DIRA.

Pasa den asteburu osoan zehar, pilota partida bikainez gozatu ahal izan zen Villabonako Bear Zana pilotalekuan eta faboritotzat jotzen ziren ia bikote gehienek ez dute hutsik egin final laurdenetarako txartel baliotsua lortuz.

Ostiraleko partidetan, kadetetan, Moron-Zezeaga bikote arrasatearrak 22-0 irabazi zieten Elola-Otegi biko bidaniar-ikaztegietarrari. Ez dago asko esateko. Irabazleek, galtzaileek ateratako pilota bizi-xamar batekin jarraitu eta 22 tanto errezkan egin zituzten. Batere hutsegin gabe. Itsusia gertatu zen partida, eta baita emaitza ere, ez delako batere egokia adin honetan tantorik egin gabe uztea aurkaria. Hala, arrasatearrek Irazustabarrena-Aizpitarte izango dituzte aurkari.

Jubeniletan ordea berdintasuna izan zen nagusi. Arteaga-Salegi bikoak 19-21 galtzen joan ostean 22-21 irabazi baitzuen Peña-Urdapilleta bikotearen aurka. Aurreko lehia ikasragarria suertatu zen. Peñak, ikasragarrizko gorakada egin duelako nabarmendu zuen eta Urdapilletak ongi eutsi zion partidari. Arteagak zer esanik ez, joko maila zoragarrian dagoen pilotariak Salegi zestoarraren laguntza oso duinaz partida aurrera atera zuten. Irabazleek, Labaka-erasun bikote zizurkildarra izango dituzte aurkari.

Nagusi mailan berriz, Santxo-Urruzolak 22.16 irabazi zieten Urmeneta-Nubla bikoteari. Partidan zehar galtzen joan ondoren, 16na berdindu eta zuzenean joan ziren 22ra irabazlea. Partidako azken txanpan Nubla lizarrarrak egindako hutsek baldintzatu ziuten lehia. Irabazleek ez zuten beren joko maila onena erakutsi baina final erdietarako txartela lortu zuten eta X.Urbieta-Iturriaga bikote sendoaren aurka lehiatuko dira.

 

Larunbateko jaialdian ere, partida ederrak ikusi ahal izan ziren. Kadetetan Zubizarreta-Murua lazkaotarrek 22-16ko emaitzaz irabazi zieten Oiarbide-Etxeberria bikote Urnieta-Oiartzuarrari. Zubizarretak, denen gainetik koska bat gorago dagoela erakutsi zuen eta ongi irabazi zuten partida. Beste 3 pilotariek ere lan oso duina burutu zuten eta partida oso gustagarria egin zen.

Jubenil mailan berriz, Elordi pilotari bizkaitarrak eta Aburuza bidaniarrak erraz irabazi zieten Maiz Villabonatarrari eta mendy iparraldeko pilotariari. Elordi, denen gainetik nabarmendu zen eta aurrean diferentzia handiak markatu zituen. Aburuza txukun, ez zuen gehiagoren beharrik izan. Azken eta hirugarren partidan, Ojuel-K.Galarzak bikoak 22-20 irabazi zieten Yoldi-Gorrotxategi bikoari. Partida irekia zena lehen tantoa jokatzerako, 13-4ko emaitzaz jarri zen Ojuelen hasera indartsuaren ondorioz. Ordea, Yoldi nafarrak eta Gorrotxategi hernaniarrak beren esperientzia baliatuz, tantoz tanto gerturatzen joan ziren eta 20-20 emaitza zenean, Yoldik kontrakantxako marra jo eta hor galdu zuten partida. Kerman Galarza bizkaitarrak bere aldetik partida oso txukuna egin zuen nahiz eta bukaeran tanto batzuk galdu.

 

Asteburuko eta final laurdenetako azken jaialdian, emaitza hauek izan ziren; Kadetetan, Garcia-Cordon nafarrek 22-7 irabazi zieten Oñederra-Garate azkoitiarrei. Nahiz eta haseran gipuzkoarrek partidari eutsi, behin alde egin eta ezin zuten ezer egin nafarren nagusitasunaren aurka.

Jubeniletan, Matxin zegamarrak Solano lasartearrarekin ( Mariazkurrenaren ordez) 22-16 galdu zuten Laso-Sarasa nafarren aurka. Partida oso gustagarria suertatu zen, batez ere matxinen gogo eta joko politagatik. Nahiz eta galdu, erakutsi zuen atzean laguntza gehiago izan bazuen partida aurrera ateratzeko adinako joku baduela. Irabazleek, markagailuan diferentzi handiak markatu bazituzten ere, bukaeran larrituta amaitu zuten partida, matxin tantoak egin eta egin hasi zenean.

Azken partidan, Larrañaga-Murgiondo azpeitiarrek ezin izan zuten irabazi Urretabizkaia-Erreka bikoaren aurka. Azpeitiarrak hasera batetan faborito baziren ere, 22-15eko emaitzaz galdu zuten Ikaztegietako aurrelari bizi eta Ustaritzeko eta Villabonako behar Zanako pilotari den Laurenten aurka.

 

Beraz, final erdiak honako hauek izango dira:

Datorren larunbatean, abenduak 28 arratsaldeko 17:30ean

1.- Kadeteak: Moron-Zezeaga & Irazustabarrena-Aizpitarte

2.- Jubenilak: Labaka-Erasun & Arteaga-Salegi

3.- Nagusiak: Urbieta-Iturriaga & Santxo-Urruzola

 

Igandean, goizeko 10:30tan hasita

1.-Kadeteak: Garcia-Cordon & Zubizarreta-Murua

2.-Jubenilak: Elordi-Aburuza & Laso-Sarasa

3.-Nagusiak: Ojuel-K.Galarza & Urretabizkaia-Erreka

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE