ERKIAGA ETA ZABALA, TXAPELDUN

SOROZABAL-ARAI vs IHART-LAUGIE: 15-5, 15-17

GOIKOETXEA-LABORDE vs ERKIAGA-ZABALA: 12-15, 7-15

Gaur jokatu da Donibane Lohitzunen, CESTA ALL STAR txapelketako seigarren eta azken jaialdia. Zoritxarreko gertaera batek finaletik kanpo utzi du Txabi Inza hendaiarra. Partidaren aurretik orkatillako lesioa izan du eta larrialdietara eraman behar izan dute. Ordu honetan baieztatzeko dago tendoiaren haustura duen ala ez. Inzaren ordez Theo Laborde atera da kantxara.

Lehenengo setean estutu dute Goikoetxeak eta Labordek, 12-15 galdu dute baina bigarrenean amore eman eta 7-15 bukatu da partida. Garaipena eta txapela Aritz Erkiaga eta Jon Zabalarentzat. Bihar Munitibarren jokatuko dute bertako frontoiaren ber-inagurazioan, Barandika eta Lekerikaren aurka.

Emakumezkoen finalean -kasu honetan lau bikotek hartu dute parte txapelketan- Oihana Sorozabal eta Arai Lejardi gertatu dira txapeldun. Biarritzeko aurrelaria eta Markina-Xemeingo atzelaria nagusi izan dira. 15-5 eta 15-7 irabazi dute Ihart Arakistain eta Aude Laugie-ren aurka. Bikote galtzailean Sopelako aurrelariak hartu du partidaren ardura baina ezin izan du partidua estutu. Paueko klubekoak izan arren, Pamiers-ko pilotariak dira Laugie ahizpak eta baita Romane Mercadier pilotaria ere. 

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE