Ansa II-Labaka (Setien), Segurola-Larrañagaren (Gaztañaga) aurka eta Urriza-Zaldua (Bereziartua), Goikoetxea V-Aizpuru II.aren (Gurutzeta) aurka ariko dira bihar Sagardoaren Txapelketaren laugarren jardunaldian, Erremontari saioaren barruan. 22:15etan hasiko da saioa eta lehendabiziko partidan Setien eta Gaztañaga neurtuko dira.Bigarren partiduan Bereziartua eta Gurutzetaren arteko lehia egongo da ikusgai.
Lehendabiziko partiduan bi bikoteek garaipena bakarrik ezagutzen dute. Ansa eta Labakak bi erakustaldi eman dituzte eta zortzi puntu batuta aurreneko postuan daude. Segurola eta Larrañagak partidu bakarra jokatu dute eta ongi irabazi zuten. Ansa eta Labakarekin batera zortzi `puntu dituztenak, bi partiduak irabazi eta gero Goikoetxea eta Aizpuru dira.. Bihar Urriza eta Zalduaren aurka ariko dira eta hauek aurreneko saioan lau puntu batu eta gero, aurreko astean 17an geratu ziren Ansa eta Labakaren aurka. Arantza atera nahiko dute.