Titinek eta Merinok txapela Errioxara eramatea lortu dute. Bizkaia pilotalekuak eztanda egin du urdinek azken tantoa lortu dutenean. Ez zen gutxiagorako. Drama apur bat ere bizi izan da, David Merinok aldageletara sartu behar izan duenean, giharretan arazoak zituelako. Beraz, heroien arteko partidua izan da.
Errioxarrek bikote ia perfektua dute Titin eta Merinorengan. Titin gero eta erabakigarriagoa da. Tantu batzuetan nahiko izan du baten pilota ikutzea tantua eskuratzeko. Frontoietako hiltzaile bilakatu da. Merinok partidu bakoitzean erakustaldi bat ematen du. Bikote baten aldekoak zein bestekoak Merinoren kategoria goratzen zuten. Maisua dugu jada Villar del Riokoa, 22 urte bakarrik baditu ere.
Galtzaileen artean, Laskurainek duen guztia eman du. Pilotakada bikainak jo ditu, larrua ondo kolokatuz gainera. Azkenerako zama gehiegitxo zeramala nabaritu da eta Xalaren laguntza faltatu izan zaio. Xalak ez du gaizki jokatu, baina Titinen aurka final bat irabaztea nahi baduzu ahal duzun zorrotzen jokatu behar duzu. Horretan, ez du beti azertatu. Batzutan gehiago sartu behar izan du eta beste batzutan, gehiago jo beharra zuen Merinori min egin ahal izateko.
Ikuskizun bikaina bizi izan dugu pilotazaleok, historiarako geratuko den final eder honetan.
Os jode tanto que los campeones sean RIOJANOS que tenéis que poner la noticia en VASCUENCE.
Pues ahi os dejo la noticia en cristiano, para que la puedan leer la mayoria de los aficionados.
http://www.larioja.com/20120429/deportes/mas-deportes/campeones-201204292002.html
¡¡¡ Aupa Titín y Merino !!!
Chiguito! rebaja tu etnocentrismo y forofismo.
Todos de acuerdo aupa Titin y Merino!!!
Y relax que creo que hay cosas que se salen de madre.
Y soy apasionada de la pelota y sobretodo de Merino