Gaur hasi eta igandera bitarte, eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketako final ugari jokatuko dira. Aretxabaletak, Soraluzek, Beasainek, Zumaiak, Ataunek, Andoainek, Bergarak eta Donostiak hartuko dituzte jaialdiak.
Bestetik, beste bi espezialitatetan hasiko dira lehiatzen jardunaldi honetan Gipuzkoako Txapelketan: zesta-puntaz, banaka; eta gomazko paletaz, banaka, zazpiaren barruan.
Honen guztiaren gaineko xehetasunak esteka honetan aurkituko dituzue: https://bit.ly/3gPK1Ui