Martxoak 4, 19:30tan (ETB 1, 22:15)
Durangoko Ezkurdi pilotalekua
Euskotren Winter Series, 2. finalaurrekoa
ERIKA-MAIALEN vs ELAIA-NAROA
Erkiaga vs Lekerika (Banakako Seriesa)
(Sarrera gutxi geratzen dira)
Esperientzia eta berritasuna. Iaz finalean egon ziren bi pilotari eta aurten txapelketan estreinatzen direnak. Erika Mugartegi eta Maialen Aldazabal alde batetik, Elaia Gogenola eta Naroa Merino bestetik.
Denak dira elkarrekin pilotan askotan aritutakoak, hango eta hemengo txapelketetan jokatu dutenak, baina Winter Seriesean debutari dira Gogenola berriatuarra eta Merino tolosarra. Azken hau aurrelari eta atzelari, bi posizioetan jokatutakoa da eta Durangoko Ezkurdin, egin beharreko entseguak eginda, atzean arituko da.
Jendearentzat agian, faboritoago izango dira Erika eta Maialen, euren izenak ezagunago zaizkielako. Markinarra iazko txapelduna da, pilota gutxi huts egiten ditu eta indarrez atzeratu. Aldazabal berriatuarra, atzelari segurua da eta txapelketa garrantzitsuetan esperientzia duena. Iaz finalera iritsi zen Maite Ortiz de Mendibilekin baina ezin izan zuen desiotako txapela jantzi.
Gogenola eta Merinorentzat dena da berria. Ezkurdin batuko den jendetza (sarrera gutxi geratzen dira), espektazio mediatikoa eta partiduak berak izango duen oiartzuna. Winter Seriesak hori eskatzen du. Kantxako gaitasunez gain, txapelketa inguratzen duen guzti hori ere ondo kudeatzen jakitea.
Lehengo astelehenean 500 pilotazale elkartu ziren Durangon eta zutik agurtu zituzten lau pilotariak. Partidu bikaina jokatu zuten. Publikoak atsegin duen joko azkar eta alaia. Emakume pilotarien maila igo egin da urtebete honetan eta zesta-zaleak desiatzen gaude bigarren finalerdiko partida hau ikusteko.
Animo eta zorterik onena lauroi!