Asier Berasaluzek Iker Arretxek baino pilota indartsuagoak aukeratu ditu 2. Mailako finalerako
Bigarren Mailako buruz burukoa inoiz baino ezkutuagoan jokatu da aurten. EPELek guztiz alboratu du txapelketa. Jaialdietako hirugarren partidetan barrena txapelketak apurka egin du aurrera. Aurreko urteetan Bigarren mailako txapelketa beti izan da erakargarria, aurten, ordea, finalak ere ez du beharko lukeen oihartzunik jasoko. Iker Arretxek eta Asier Berasaluzek etzi jokatuko dute, Labriten, Bigarren Mailako finala, Lehen Mailakoaren bezperan, Lehen Mailakoaren itzalean.