Villabonako Behar Zanak ezin izan du lortutakoa biribildu 58. Enrique Abril Errebote Txapelketan; galdu egin du finala Donibane Lohizuneko Luzean taldearen aurka.
Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3pdQGvB
Luzean taldeak irabazi du lapurtarren arteko lehia Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalean, Noizbait taldea mendean hartuta: LUZEAN (Donibane Lohizune) 13 NOIZBAIT (Hazparne) 4 Sari-banaketaren argazki bat bidaltzen dizuegu. Gure webgunearen ‘Argazki galeriak’ txokoan irudi gehiago dituzue: https://bit.ly/3ENYhsP
Villabonako Behar Zanak ezin izan du lortutakoa biribildu 58. Enrique Abril Errebote Txapelketan; galdu egin du finala Donibane Lohizuneko Luzean taldearen aurka.
Informazio gehiago, esteka honetan: https://bit.ly/3pdQGvB
Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa) eta Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) taldeek jokatuko dute 58. Enrique Abril Errebote Txapelketako finala, igande arratsaldean, Oiartzunen.
Esteka honetan dituzue bilduta xehetasun guztiak, eta baita hainbat datu historiko ere: https://bit.ly/3j1XAjA
Villabonako Behar Zana taldeak 58. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu du. Kanboarrak, Luzean eta Zaharrer Segi taldeak ere izango dira azken fasean. Ondorengo estekan dituzue xehetasun guztiak: https://bit.ly/3CXrwoB
Enrique Abril Errebote Txapelketarekin hasiko da, asteburuan, lehiaketa ofizialen 2021-22 denboraldia. Euskal Herriko 6 taldek eman du izena 58. edizio honetan, etaGipuzkoak hiru ordezkari izango ditu: Villabonako Behar Zana taldea, Oiartzungo Txost, eta Zubietako Zubieta. Gauzak ondo, urriaren 3an jokatuko dute finala, Oiartzunen. Informazio gehiago, ondorengo estekan: https://bit.ly/3yqYg7e
Pandemiaren eraginez partidak jokatu ahal izateko datarik ez dagoenez, eta txapelketa amaitzeko zailtasunak daudenez, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2020-21eko Enrique Abril Errebote Txapelketa behin betiko bertan behera uztea erabaki du.
Laster zabalduko dugu izen-emate epea 2021-22ko Enrique Abril Txapelketarako, datorren denboraldikoa normaltasun osoz jokatzeko itxaropenez.
Ate-joka da 57. Enrique Abril Errebote Txapelketa. Euskal Herriko 8 talde lehiatuko dira aurten, tartean Gipuzkoako hiru: Behar Zana, Txost eta Zubieta. Irailaren 20an ekingo diote lehiari, eta urriaren 18an aurreikusten da finala, Oiartzunen.
Lotura honetan duzue xehetasun gehiago: https://bit.ly/3m1LsiE