La final del Sagardoaren Txapelketa de hoy levanta pasiones

Gran expectación el que ha creado la final del Sagardoaren Txapelketa que se disputará hoy en Galarreta. Urriza y Zubiri se enfrentarán a Ansa II y Juanenea en un partido que se espera emocionante y de mucho calidad. Son las dos parejas que se han mostrado más consistentes y llegan al último partido en la … Leer más

La elección del material sorprende a los presentes y a los mismos finalistas

Urriza-Zubiri y Ansa-Juanenea separaron las seis pelotas con las que se jugará la final del Sagardoaren Txapelketa del próximo lunes. Los colorados, Urriza-Zubiri fueron los primeros en separar su material. Unas pelotas «vivas» según Zubiri. Después fue el turno de Ansa-Juanenea, que separaron un material diferente, «dos pelotas más bajas y una tercera pelota también … Leer más

Hoy, elección de material para la final del Sagardoaren Txapelketa

Gaur Galarretan, 18:00etan Sagardoaren Txapelketaren finalerako material aukeraketa izango da. Bertan izango dira bi bikote finalistak: Urriza-Zubiri (Larre Gain) eta Ansa II-Juanenea (Setien).
Hoy se realizará, a las 18.00 horas en Galarreta, la elección del material para la final del Torneo de la Sidra. Estarán presentes las dos parejas finalistas: Urriza-Zubiri (Larre Gain) y Ansa II-Juanenea (Setien).

Setien eta Larre Gain, Sagardoaren Txapelketaren finalera

Ansa II-Juanenea bikoteak Goikoetxea V-Barrenetxea IV garaitu zituzten 30-25 eta Urriza-Zubirik 30-22 irabazi zuten Segurola-Azpirozen kontra Baditugu Sagardoaren Txapelketako finalistak. Ansa II-Juanenea eta Urriza-Zubiri bikoteek jokatuko dute datorren astelehenean bien arteko final handia. Finalerdietan Setien eta Larre Gain nagusitu ziren Oialume Zar eta Petritegi ordezkatzen dituzten Goikoetxea V-Barrenetxea IV eta Segurola-Azpiroz. Lehenengo finalerdian Ansak eta … Leer más

Ansa II-Juanenea eta Urriza-Zubiri, finalerdietarako bidean

Sagardoaren Txapelketaren bosgarren jardunaldian Ansa II-Juanenea (Setien) eta Urriza Zubiri (Larre Gain) bikoteek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar) bikoteen aurka. Emaitza hauekin pauso garrantzitsua eman dute finalerdietara sailkatzeko Urriza-Zubirik, Ansa II-Juaneneak eta nahiz eta galdu baita Goikoetxea eta Barrenetxeak. Orain bai, finalerdietara sailkatzeko aukerarik gabe geratu direnak Aldabe eta Larrañaga dira. 

Erremontari saioaren barruan partidu lehiatuak ikusi ziren, batez ere bigarrengoa. Iruñekoak eta goizuetarrak, 20-29 aurreratuta, garaiz geldiarazi zuten Goikoetxea eta Barrenetxearen erreakzioa, 28-30 nagusitzeko. Hori bai, punturik ez lortzetik, bi eskuratu zituzten galtzaileek, garrantzitsuak izan daitezkeen puntuak. 

Partidua berdindua hasi zen urdinen abantaila txikiekin. Gorriak 10-9 aurreratu ziren eta parekotasuna 16-17ra arte mantendu zen. Partiduko bigarren zatia desberdina izan zen. Urdinak nagusitzen hasi ziren eta Urrizaren kolpeari esker 4 eta 12ko partziala eginez 20-29 aurreratu ziren. Zirudien partidua erabakita zegoela eta gorriak punturik gabe geratuko zirela, baina Oialume Zarreko bikoteak ez zuen etsi eta desabantaila murrizten joan ziren 28-29ra hurbildu arte. Azken tantoa partidako gogorrena eta lehiatuena izan zen. Barrenetxeak ongi atera zuen, baina Zubirik errestoa ahal bezala eraman zuen. Aukera gehiago izan zituzten partida berdintzeko, baina Urrizak defentsa ikaragarriak egin zituen eta berak aukera izan zuenean ez zuen hutsik egin eta bigarren aukeran tantoa amaitzea lortu zuen ezker hormara pilota arrimatuz. Goikoetxea eta Barrenetxea lurrean geratu ziren zaleen txalo zaparradapean.

Jaialdiko lehenengo partiduan Aldabek eta Larrañagak asko zuten jokoan. Ongi hasi ziren, baina Ansa eta Juanenea abantailak handitzen hasi ziren 8-5, 12-6 eta 23-12. Partidaren bigarren zatian ez ziren abantailak ez handitu eta ez murriztu eta bere horretan mantendu ziren. 

Sailkapena-Sagardoaren Txapelketa

1. Urriza-Zubiri (Larre Gain) 12 puntu (hiru partidu)
2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 11 puntu (lau partidu)
3. Ansa II-Juanenea (Setien) 10 puntu (hiru partidu)
4. Segurola-Azpiroz (Petritegi) 8 puntu (hiru partidu)

5. Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta) 6 puntu (hiru partidu)

6. Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 0 puntu (hiru partidu)

Resultados del lunes 23 de mayo en Galarreta
1. Ansa II-Juanenea (Setien) 30 Aldabe-Larrañaga (Bereziartua) 20

2. Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar) 28 Urriza-Zubiri (Larre Gain) 30

Erremontea itzuli da larunbatetan eta astelehenean ordubete aurreratuko da jaialdia

Erremonte jaialdiak larunbatero itzuliko dira Galarretan, bihartik aurrera. 16:30etan hasiko dira jaialdiak eta hiru partidu iragarriko dituzte larunbatero. Larunbatetako itzulera honetan, lehenengo jaialdian, estelar interesgarria iragarri da.  Ansa II eta Larrañagak, Ezkurra II.a eta Juanenearen aurka jokatuko dute. Gipuzkoarren eta nafarren arteko partidua izango da eta oso parekatua izatea espero da. Estelarra 40 tantora jokatuko … Leer más

Ezkurra II-Zaldua I eta Segurola-Azpiroz bikoteek lehenengo garaipena lortu dute

Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen astelehen ilunabarrean, Erremontari saioaren (ETB1) barruan eta Ezkurra II-Zaldua I ETA Segurola-Azpiroz bikoteek lehenengo garaipena lortu zuten. Ezkurra II.ak eta Zalduak lehenengo partidua jokatu zuten txapelketan, Gurutzeta sagardotegia ordezkatuz, eta garaipen esanguratsua eskuratu zuten, 30-23, Aldabe eta Larrañagaren aurka. Hauentzako ere lehenengo partidua izan zen eta punturik gabe geratu ziren. Aldabek eta Larrañagak Bereziartua … Leer más

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE