Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Olaberrian

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, denboraldiko lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburuan. Hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak jokatuko dituzte, larunbatean, Olaberrian. Aurreikusitako jaialdia, hauxe:

Urriak 30, larunbata, 10:00, Olaberria-Udalekoa

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EPLE (Ezkerro-A.Pichel) / ALTZATARRA 1 (Auzmendi-Amiano)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
OIANGU 4 (Otegi-Andonegi) / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
OIANGU (Berasategi-Alkorta) / ERREPALA 2 (Brosa-Navarro)

Mutilen eskuko teknifikazio proiektuan izen-ematea zabalik, hilaren 10era arte

2021-22 denboraldian ere mutilen eskuko teknifikazio proiektuarekin lanean jarraituko du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz aritzen diren Gipuzkoako infantil eta kadete kategorietako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdia. Eta hilaren 10era arte zabalik izango da izena emateko aukera.

Informazio gehiago, lotura honetan: https://bit.ly/3DvPubT

Agirre-Lujanbio bikotearentzat (Real Sociedad 3) txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

Real Sociedad klubeko bi talde izan dira aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Eta Aitor Agirre-Joseba Lujanbio bikoteak (Real Sociedad 3) jantzi ditu txapelak:

Uztailak 3, larunbata, 10:30, Donostia-Gaska

Larruzko paleta, nagusiak
REAL SOCIEDAD 3 (Aitor Agirre-Joseba Lujanbio) 40 /
REAL SOCIEDAD 1 (Aitor Brosa-Mikel Begiristain) 35

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE