Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako finalak, han-hemenka, asteburuan

Jardunaldi honetan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako eta gomazko paletako final ugari jokatuko dira. Hain zuzen ere, ostiralean eta igandean, Ataunen, Azkoitian, Azpeitian, Amezketan eta Donostia-Altzan.

Esteka honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/3tr2uJZ

Txapelak Tartaloetxe (EBINOM) eta Tolosa 2 (EBIJ1) taldeentzat

Tartaloetxe da Gipuzkoako txapeldun berria eskuz binaka nagusien Ohorezko mailan. Azketa-Elizegik Labaka-Telletxea bikotearen Tolosa 2 taldea hartu dute mendean finalean.

Eskuz binakako jubenilen 1. mailako finala Amiano-Albeniz bikoaren Tolosa 2 taldeak irabazi du, Zubizarreta-Telleriaren Lapke 1en aurka.

Esteka honetan dituzue xehetasunak: http://bit.ly/3tnYw4B

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako lehendabiziko finalak, igandean, Amezketan

Osasun egoerak baldintzatutako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, eskuzko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte asteburu honetan: hain zuzen ere, eskuz binaka jubenilen 1. mailako eta eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako norgehiagokak. Amezketako Larrunarri frontoiak hartuko du jaialdia, igandean, 11:30ean.

Lotura honetan dituzue xehetasunak: https://bit.ly/3cncPQ2

Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketa

Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko XI. Gipuzkoako Txapelketa. Gaur aurkeztu dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak (GKEF) elkarlanean antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako txapelketa, Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala frontoian.  Ondorengo estekan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/3uQlR0v

Lehiaketari berrekitea erabaki du GEPFk

Eusko Jaurlaritzak astelehenean (2021-02-22) argitaratutako datuak ikusita, eta udalerrietan metatutako intzidentzia tasari dagokion bilakaera onak jarraitzen duela ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lehiaketari berrekitea erabaki du. Hain zuzen ere, martxoaren 7ko asteburuan jarriko dira martxan osasun egoeragatik behin-behinean bertan behera gelditu ziren txapelketak. Informazio gehiago: http://bit.ly/3sqMas7

Asteburuan hasiko da Eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketa

Jardunaldi honetan ere (2021-01-24) beste txapelketa bati ekingo diote lurraldeko pilotariek: Eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketari.

Kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (1. eta 2. maila) lehiatuko dira.

Egoerak baimenduko balu, finalak martxoaren 28ko asteburuan jokatuko lirateke.

Informazio gehiago, esteka honetan: http://bit.ly/3qJTJsT.

Federatuen txapelketei berrekingo die Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur (2021-01-12) argitaratutakoaren arabera, “lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira”. Gauzak horrela, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak federatuen txapelketei (kadete eta nagusi bitartekoak, hain zuzen ere) berrekingo die, urtarrilaren 24tik aurrera. Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/2MXD2Me

Itziar Lete Andonegi, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren presidente berria

Presidente berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak: Itziar Lete Andonegi. Andoni Lertxundi Arratibel, Iñaki Lizaso Perez, Nekane Astigarraga Lete, Orkatz Argote Erkizia, Iker Epelde Agirre, Javier Iraola Calvo, Itziar Lopetegi Rekalde eta Josu Osa Zubia izango ditu bidelagun legegintzaldi honetan. Xehetasun guztiak ondorengo estekan dituzue: http://bit.ly/3r57Utw

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE