Irujok bolada txarra eten du Tolosan (22-21)

Berria Azken sei partidak galdu ondoren, Martinez Irujo bide onera itzuli zen atzo Tolosan. Naldarekin bikote eginez, Gonzalez eta Goñiri irabazi zieten (22-21). Iberokoak lan galanta egin zuen, eta bera izan zen onena. Defentsan Naldari lagundu zion, eta erasoan fin ibili zen. Zortzi tanto egin zituen eta huts bakarra baino ez.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE