Patxi Eugik ezin izango du jokatu Enpresen Ligak antolatzen duen lau t’erdiko San Fermin torneoa. Agoizko aurrelariak eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen iragan igandean Zarautzen, eta hiru edo lau aste egin beharko ditu jokatu gabe. Agoizkoaren hutsunearen ondorioz Enrike Galarza automatikoki sailkatu da Aspeko multzoko finalerako, eta Juan Martinez Irujo izango du aurkari uztailaren zazpiko finalerako bidean