Asteburu honetan hasten da aurtengo Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa. Aurtengoa IV izango da.
Sei taldek parte hartuko dute, hiru Iparraldetik eta hiru Hegoaldetik.
Iparraldetik bi talde Lapurdikoak izango dira eta bat Behenafarroakoa.
Hegoaldekoak Bi gipuzkoar eta Bizkaia.
Esan Bote Luzea pilotako modalidaderik zaharrena dela, joko zuzena eta bost bosten aurka jokatzen dena.
Herriko plazetan jokatzen da eta ea eguraldiak laguntzen digun.
Txapelketa Oiartzunen hasiko da, Beheko Plazan, ostiralean, Irailak 6 arratsaldeko 19tan bi talde hauekin:
GIPUZKOA BAT / IPARRALDE BAT.
Larunbatean jokatuko da bigarren partida
Berrizen, Berrizburu plazan larunbatean, irailak 7 arratsaldeko 18,30tan
BIZKAIA / GIPUZKOA BI