Euskal Herriko Bote Luzeko IV Txapelketa

Gaur, irailak 28, jokatu dira aurrefinalak edo semifinalak

 

Berrizen, Berrizburu plazan, Bizkaia nahiko errez nagusitu da, 9-2 Gipuzkoa batekoen aurka. Horrela pronostikoak bete dituzte eta finalean izango dira.

 

Senperen, Gaintxiki plazan, Iparralde 2 eta Gipuzkoa bi izan dira leian. Lapurtarrak 1-0 jarri dira aurretik bainan gipuzkoarrak buelta eman diote markagailuari eta 1-6 jarri dira. Iparraldekoak saiatu dira, markagailuko diferentzia murriztu dute, bainan ezin izan dute hegoaldekoekin. 4-6 izan da azken emaitza.

 

Gauzak horrela, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak jokatuko dute aurtengo finala Berrizen

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE