Euskal Herriko Konfederazioak pilotari buruzko kongresua antolatu du Elizondon

Portadadef

Berria
Aurten, lehenengo aldiz, pilotari buruzko kongresua antolatu du Euskal Herriko Pilota Konfederazioak, Elizondon (Nafarroa). Bihar hasiko da eta larunbatean amaitu. Pilota mintzagai hartuta, lau eguneko jarduna.

Bihar hasiko da biltzarra (19:00), inaugurazio ekitaldiarekin, eta ostean izango da lehen hitzaldia (20:00): Pilotarentzako eredu baten bila. Ezaugarriak eta Baldintzak. Iparraldeko, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Euskal Herriko Pilota Konfederazioko ordezkariek hartuko dute parte hitzaldian, eta Asier Larrea ariko da moderatzaile lanetan.Ostegunean egingo da lehen lan saioa (18:00), taldeen antolaketa eta kudeaketari buruzkoa. Klubetako ordezkariek hartuko dute parte, eta Iñigo Gallaga pilota entrenaldien prestaketaz ariko da (20:00). Ondoren, Asegarce, Aspe, Frontis eta Jai Alai enpresen txanda. Hitzaldirako gaia: Enpresa eta pilotari profesionalen ezaugarriak eta baldintzak. Martin Ibarra izango dute moderatzaile.Ostegunean, bi lan saio: entrenaldien plangintza eta antolaketei buruzkoa bat, eta pilotari kadete, gazte eta helduen entrenaldiei buruzkoa bestea. Hitzaldirako mintzagaia: Eskuko lesioen prebentzioa eta tratamendua. Ander Letamendia doktorea eta Juan Martinez Irujo pilotaria ariko dira (20:00).Larunbatean, azken egunean, Josu Primek eta Tiburtzio Arraztoak hartuko dute parte hitzaldian (10:00). Mintzagaia: Antzinako jokamoldeen egoera eta etorkizuna. Ondoren, eguerdian eta arratsaldean, EHPKren erakustaldi partidak (Iruritan frontoi motzekoak eta Elizondon plaza libreko eta trinketekoak), eta EHPK zirkuituko zesta-punta partidak. Egitarau oparoa.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE