Ezbeharra buruz buruko Txapelketan

Aurtengo buruzko buruko Txapelketak bi ezaugarri ditu: alde batetik, maila oneko jokoa izaten ari da orokorrean. Bestetik, partidu garrantzitsuak jokatu gabe geratzen ari dira. Neguko denboraldia luzea izan da. Binakako txapelketak maratoi handi baten gogortasuna erakutsi du. Horren froga, Mikel Beroiz da. Beroizek binakako txapelketan jasan zuen lesioa dela eta, buruz burukoa ere ezin izan du jokatu. Bere lankidea, Aimar Olaizola, zaurituta dago eta zalantzak daude, behar duenean, bere benetako maila emateko gai izango den. Horrez gainera, Xalak ezin izan zuen Irujoren aurka jokatu, min handiak zituela eta. Beraz, jokoak dituen izar nagusienetako batzuk ez dira baldintza onenetan iritsi txapelketa nagusira. Uste dut enpresek eta pilotariek hausnarketa egin beharko dutela. Binakako txapelketa horren luzea izanik pilotariengan ez nahitako eragin zuzena du. Gainera, buruz buruko txapelketa espezialisten eremua da. Binaka lehen mailan jokatzen duten pilotari batzuk ez dute buruz buru jokatu nahi izaten. Hortaz, aurten binakako txapelketa inoiz baino luzeagoa gertatu da eta buruz burukoa, berarekin konparatuz laburregi geratu da eta azkar hasi eta amaitu egingo da, partidu garrantzitsu batzuk jokatu gabe, alegia.

Arduradunak saiatu beharko lirateke egoera hau konpentsatzen. Buruz buruko txapelketak eskatzen du kirolariak sasoirik onenean iristea. Datorren urterako ea ikasgai hau ondo bereganatzen duten. Ikuskizunaren onerako izango da.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE