Ezinezkoa zirudien

Titín III. Argazkia: Fernando Pidal
Amillategi
Eskua altxatu dezala Titinek eta Pascualek Aimarri eta Beginori irabaziko ziotela uste zuenak. Olaizola eta Begino, eskubi beldurgarria duena bata, benetako maillua, bestea aurreko koadroetako harraparia, aurkarientzako pilotaririk zekenena. Titin eta Pascual ibili izan dira txapelketan zehar txakurra ta katua bezala, euren identitatea aurkitu ezinik. Titinek pasatuta dauka sasoirik onena. Txapelketa batean partiduak irabazteko atzelari sendoa behar dau. Pascualek ahul xamar hasi zuen txapelketa, berak ere aurrelari laguntzaileago bat behar zuen, antza.
Guzti hori aldatu da Adarragan, historiak ez bait du beti ildo berdina jarraitzen. Erakutsi dute bai, Olaizola II-Begino gaindigarriak direla. Nahiz eta Titin asko kexatu izan den arren, partiduaren zama Pascualek eraman du. Alde batetik Beginoren maillukadak jasan behar izan dituelako. Bestetik, buruarekin jokatu duelako une askotan. Aurreko partidu baten Merinok jakin zuen nola jokatu Beginoren jokua gutxi arazteko. Pilota arrimatzea Beginori, Sansoneri ilea moztea beste da. Aimar saiatu da atzean jokua kargatzen baina badirudi Pascualek pila berriak estreinatu dituela partidu honetan. Atzelaria ondo ikusirik, Titinek izan du errematean trebetasuna.
Azkenean, 22-21. Hiru punturekin jarri dira Titin eta Pascual, txapelketa honetan emozioa gehituz doalarik. Lau bikote puntu berdinekin daude eta faborito biak gutxienez partidu bat galdu dute. Beraz, ondo aurrikusitako txapelketa da, gure gozamenerako eta pilotari guztien xedeentzako.
© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE