Ezkurra: «Finalean aintzinetik hastea garrantzitsua da»

Urruñarraren ustez, gibeletik hasita amaieran txapela lortzea zaila izango dute
Gara

Berezkoen Binakako Txapelketak bere finala izango du larunbatean 18.00etatik aurrera Angeluko trinkete berrian. Muskarditz-Etxeto izango dira alde batetik, eta Idiart-Ezkurra II.a, bestetik.
Norgehiagoka horrek sekulako ikusmina piztu du, azkenaldiko pilotaririk onenak bertan izango direlako. Final horrek, gainera, izango du beste bereizgarri bat; izan ere, orain arte jokatu diren bi txapelketarik garrantzitsuenetako txapeldunak, Etxeto eta Ezkurra II.a, izango baitira aurrez aurre.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE