Berria
Joan den larunbatean biren kontra bakarrik jokatutako partida hura galdu ostean, bazuen Koteto Ezkurra txapeldunak bere dohainen berri emateko, eta Hernaniko Galarretan eman zuen atzo dohain horien berri. Zeberio II.a eta Urrutia binakako txapeldunen kontra jokatu zuen, Joseba Auzmendirekin, eta irabazi (29-40).
Galtzaileak hasi ziren hobeto, baina Ezkurra jokoan sartzearekin batera aldatu zen partidaren itxura. Auzmendi segurarra eskarmentu handiko atzelaria da, sakatu egiten du, jo, eta oso pilota gutxi galdu. Guzti horren babesean, nahierara aritu zen Ezkurra. Larunbatean, Euskalen ariko da txapelduna. Berriro funtzioak ematen hasiko dira han, bi hilabeteko etenaldiaren ostean.