Ezusteko baina merezitako gonbidatuak final handian

Xala eta Martinez de Irujorekin ez da finalistarik errepikatu azken hiru urteetan (Jon Ormazabal, Gara)
Buruz buruko txapelketak esan du bere azken aurreko hitza eta ezustean, hasiera batean inork faborito jotzen ez zituen bi pilotari sartu dira eskuzko txapelketarik garrantzitsuenaren finalean. Ezustekoz beteriko txapelketa izan da, adibide gisa esan behar baita aurten lortu dituztela biek euren lehen garaipenak buruz burukoan. Hala ere, ezin inork esan finalean bi pilotari indartsuenak ez daudenik. Hori bai, bitxia da Xala eta Martinez de Irujo sailkatu izana.
Hasteko, Aimar Olaizola finaletik at utzita, bi finalista berri izango ditugu ekainaren 6an Atano III.eko kantxan eta Lekuinekoarekin eta Iberokoarekin, azken hiru urteetako finaletan sei pilotari ezberdin izango dira, hau da, azken hiru finaletan sei lehiakide desberdin izan dira. Orain ez urte asko, finalak ia beti berdinek jokatzen zituzten.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE