Faustino Torneoko kitarakoa, gaur, Galarretan

Zeberio II.a-Ionek eta Altuna I.a-Urrutiak jokatuko dute finalerdietako hirugarren partida

I. S. / Berria

Edo aurrera edo atzera. Binakako Faustino Torneoren bigarren finalerdiaren kitarako partida jokatuko da, gaur, Galarretan. Zeberio II.a-Ionek eta Altuna I.a-Urrutiak neurtuko dituzte indarrak. Bikote irabazleak finala jokatuko du, heldu den larunbatean, Ezkurra eta San Miguelen kontra.

Indarrak parean daude. Finalerdietako lehen partidan, iragan abenduaren 31n, erraz irabazi zuten Altunak eta Urrutiak (40-26). Joan den larunbatean, ordea, Zeberio II.a eta Ion hobeto aritu ziren (40-31). Hortaz, aurrekariak kontuan hartuta, ez da erraza iragarpenak egitea

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE