Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur (2021-01-12) argitaratutakoaren arabera, “lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira”. Gauzak horrela, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak federatuen txapelketei (kadete eta nagusi bitartekoak, hain zuzen ere) berrekingo die, urtarrilaren 24tik aurrera.
Lotura honetan dituzue xehetasun guztiak: http://bit.ly/2MXD2Me