FINAL LAURDENAK ANTTON PEBET MEMORIALEAN

OSTIRAL ARRATSALDEAN 18:30EAN ETA IGANDE ARRATSALDEAN 16:30EAN JOKATUKO DIRA

Pasaden asteburuan zehaztu zen IV. ANTTON PEBET MEMORIALEAN final laurdenetako kanporaketa jokatu dutenen bikoteen zerrenda.

Ostiralean bi partida jokatu ziren,

Lehen partidan Urretabizkaiak eta Murgiondok 22-13 irabazi zieten Urmeneta eta Martija nafarrari. Urretabizkaia oso bizi aritu zen, pilota astinduz eta frexko. Murgiondo oso seguru ta bikain, azkenaldi luze honetan dabilen moduan.

Martija nafar gazteak asko joka dezakeela erakutsi zuen, eskuin bizia erakutsi zuen Villabonan. Kontutan hartzeko atzelaria aurrera begira.

Urmeneta añorga beteranoak ere txukun jokatu zuen eta Erdirarte partida berdindua izan zen arren bukaeran alde egin zuten irabazleek.

Jaialdiko bigarren partidan Etxebarria Gernikarrak eta Behar Zana taldeko Ustaritzen sortua den Errekak 22-19 irabazi zieten Peña tolosako gazteari eta Perez gasteiztarrari.

Etxebarria gernikarra izan zen onena. Izugarri jokatu zuen. Asko egin eta bizi gainera. Errekak hutsak egin zituen baina tarte onak ere izan zituen.

Peña ta Perez beren mailatik behera egon ziren agian. Tantoak galduz ta egitea kosta zitzaielarik.

Igande goizeko jaialdian, lehen partidan Eneko Labakak eta Aizpitartek 22-9 irabazi zieten Behar Zana taldeko Maiz eta Esnaolari. Labaka Aizpitarte erraz irabazi zuten partida hau,-, erakutsi zuten besteak baino ohituagoak daudela halako partidak jokatzen eta gutxiago galdu ta gehio egin zuten.

Bigarren eta azken partidan partida izugarriaz gozatzeko aukera izan zen Villabonan. Santxo eta Arrieta 22-21 galdu zuten Azpiri eta Kastillo bikote bizkaitarraren aurka.

Foto Otxabi: www.otxabi.com

Partida bikaina izan zen. Erritmo ta lan handikoa. Pilotakada pilo jotakoa.

Arrietak atzetik asko jokatu zuen. Bikote aurrelariek beraiek proposatu zuten horrela jojatu nahi zutela. Aukera eman zitzaien eta ez zuten hutsik egin. Arrietak eman ta gutxi galdu zuen. Santxok erraz egiten zituen tantoak. Kastilloren lana onena izan zen. Hasi ta buka jo, arrimatu ta gutxi galduz. Azpiriri tantoa amaitzea kosta zitzaion.

18-11 aurretik bi aurrelariak baina sake batzuk tarteko ta pilotakada batzuk galdu ondoren eta Kastillok pilota asko arrimatzearen ondorioz 18-21 bizkaitarrek partida irauli zuten.. Ondoren Santxoren erremateekin 21-21.

Azken tantoa berriz, bizkaira joa zen.

 

 

 

Aste honetan, kadete eta jubenilak ere hasiko dira jokatzen. Jaialdi bakoitzean 3 partida egongo dira: kadete, jubenil eta nagusi mailakoa hurrenez hurren.

 

Bi egunetan partida izugarriak espero dira eta inguruko pilotari askok jokatuko dute gainera. Zizurkilgo Alberdi, Peru Labaka. Hauetaz gain Gorrotxategi hernaniarra, Telletxea, Anso, Alberdi..pilotari ikusgarriak ariko dira Villabonako Bear Zanan.

 

Ordezkapen batzuk ere egin behar izan dira halabeharrez. Lasoren tokia Ugalde oiartzuar biziak hartuko du. Laso, eskuko hatz batean min hartua jarraitzen du eta ezin izan da osatu. Aizpuru asteasuarrak ere ezingo du jokatu. Hutsune handia txapelketarentzat, jubenil mailan egon daitekeen pilotari onenetakoa baita asteasuarra. Bere taldea ordezkatuko du EHko KLuben arteko txapelketa Nazionalean. Bere ordez, Gaskue nafarra ariko da. Eta azkenik, Salaberria goizuetarrak partida askoren ondorioz ezingo da aritu, bere ordez Matxain añorgarra ariko delarik, egungo Gipuzkoako txapelketan bigarren geratu den aurrelari bizia.

 

Hauxe izango da bada, aste honetako kartelera:

 

 

*FINAL LAURDENAK*

 

Eguna: abenduak 11, ostirala

Ordua: 18:30ean

 

1) Kadeteak: Baztarrika -Garmendia & Alberdi-Apezetxea

 

2) Jubenilak: Irazustabarrena- Anduaga & Matxain- Mariazkurrena

 

3) Nagusiak: P.Labaka-Gorrotxategi & E. Labaka- Aizpitarte

 

Eguna: Abenduak 13, igandea

Ordua: 16:30ean

 

1) Kadeteak: Egiguren-Murua & Mata-Cuairan

 

2) Jubenilak: Alberdi-Gaskue & Anso-Etxeberria

 

3) Nagusiak: Ugalde-Telletxea & Etxebarria-Erreka

 

Sarrera betilez doakoa izango da eta saski eder baten zoazketa izango da.

ARGAZKIAK

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE