Sebastian Sorhuetek eta Thierry Etxetok Amikuze Torneoa irabazi zuten herenegun. Finala Donapaleuko trinketan jokatu zen, eta irabazleak kostata gailendu zitzaizkien Patrick Ibarrolari eta Paxkal Ezxkurrari (40-37). Buruz Buruko eta Binakako txapelak jantzi ostean Ezkurra II.a bolada gozoan zegoen, igandean, baina, amore eman behar izan zuen.