PASA DEN ASTEBURUAN ZEHAZTU ZIREN FINAL AURREKO GUZTIAK
LARUNBAT ETA IGANDE GOIZEAN JOKATUKO DIRA 10:30EAN HASITA.
Asteburu bat besterik ez da geratzen finalerako. Sei partida. Maila bakoitzean azken bi norgehiagokak jokatu ondoren jakingo dugu nortzuk diren IV. ANTTON PEBET OROIMENEZKOAREN finalistak.
Pasa den astean, ostiralean lehenik eta igandean ondoren finkatu ziren astebnuru honetako finalerdiak.
Ostiralean Zabala adunarrak eta Zubeldia amezketarrak 22 erta 8 irabazi zieten Osa eta Sein bikoteari. Lehen bikotea zen faborito eta ez zuten hutsik egin. Zubeldia Kadete mailan egongo den atzelari onenetakoa dugu eta bere maila ederki erakutsi zuen. Zabalak aukera horiek ongi probestu eta Osa eta Seini erraz irabazi zieten. JUbeniletan, Garcia Cordon bikote nafarrak 22-17 galdeu zuten Pello Etxeberria eta Aranguren Aginagakoaren aurka. Garciaren ezkerrak zer esan handia sortu zuen. Dinamita zela zioten ingurukoek. Hala ere, Arangurenek maila izugarria duela erakutsi zuen. Kadetea da oraindik baina jubeniletan ere onenetakoa dugu. Etxeberria jokoan gehiegi sartu gabe baina txukun partida aurrera ateratzea lortu zuten.
Nagusietan Urretabizkaia eta Murgiondok Larrañaga azpeitiarra eta Erasun 6an utzi zituzten. Pilota indartsu bizi batekin min izugarria egin zuten irabazleek eta partida erraz irabazi zuten. Atzeik aritu ziren eta ez zen beraien egunik onena izan.
Igandeko jaialdian, partida oso polita ikusi zen kadete mailan. Iriarte azpeitiarrak eta Ibarlozak egungo gipuzkoako txapeldun diren Orbegozo eta Oliden 8an utzi baizituzten joku polita eginaz. Iriartek tanto oso politak egin zituen eta Ibarloza bizkaitarrak asko jo. Orbegozo saiatu zen baina ezin izan zuen gehiagorik egin.
Jubenil mailako partida ez zen ona izan. Izen handiak izan ziren kantxan baina jokoa grisa izan zen. Exposito eta Aizpuruk 15-22 galdu zuten Zubizarreta eta Eskirozen aurka. Huts gutxien egin zuenak irabazi zuen. Expositok jo zuen gehien. Pilotak asko eegin dezakeela erakutsi zuen. Botere handia du. Aizpuruk ez zuen pilota ohi beezala gozatu eta hori nabarmendu zen, izan ere Ezkiroz txukun aritu zen, huts asko egin gabe eta Zubizarreta ere berdin.
Azken partidan Azpiri eta Kastillok 22-13 irabazi zieten Urbieta eta Urizarri.
Azpirik bere aurreko partidan baina askoz hobe jokatu zuen. Beste bat zirudien. PIlotari eman, eta erraz bukatuz. Kastillok beste behin maila izugarria duela erakutsi zuen. 27 urteko atzelari bizkaitarra atzelari onenetakoa dugu eta boladaz erakusten darrai. Urizar gaztea izan zen ezinean aritu zena. Pilota indartsu bat tarteko, ezinean aritu zen. Urbieta partidan zehar salduta egon zen, saiatu bazen ere ezin izan zuen gehiagorik egin.
FINALERDIAK HONELA GERATU DIRA
Beraz, finalerdiak honela geratu dira.
Larunbatean goizeko 10:30ean hasita, lehen partida jubenilek jokatuko dute:
1) ANSO-ETXEBERRIA & OIARBIDE – MARIEZKURRENA
Partida guztiz irekia aurreikusten da. Ansok pilota bizi mugitzen du eta tantoa rraz amaitu. Oiarbide ere joku puntu oso onean aurkitzen da. Atzelariak ezberdinak dira, Etxeberriak segurtasun handiagoa du eta Mariezkurrenak jo handiagoa. Partida bikaina espero da.
Jarraian nagusiak,
2) UGALDE – TELLETXEA & E. LABAKA AIZPITARTE
Partida guztiz irekia honako hau ere. Ugaldek edozer egin dezake. Ezker bizi horrekin edoizen puska bailezake. Telletxeak afizionatu mailako ezker onena duenak aurkari sekantea izango du. Aizpitartek dena eramaten du. Jo gutxiago duen arren oso segurua da. Eta albizturgo Labakak aurrekoan bezala jokatzen badu partida irabazteko aukerak izango ditu. elegantea da, ikusteko zoragarria.
Azkenik kadeteak.
3) IRIARTE-IBARLOZA & ALBERDI-APEZETXEA
Partida oso polita espero da. Aurrean bi artista. Alberdik indar gutxiago du baina defentsa handia eta tantoa bukatzen du errez. Iriartek berriz jo asko eta bukatu errez. Atzean berriz bi jotzaile, nafarra Apezetxea eta Ibarloza bizkaitarra. Ez da erraza izango faboritoa nor den adieraztea.
Igandean berriz, betiko ordenean jokatuko dira partidak: kadete, jubenil eta azkenik nagusi mailakoa.
Lehen partidan, MURUA-EGIGUREN & ZABALA-ZUBELDIA partida izango dugu. Bigarrenak ageri dira faborito baina lan handia egin beharko dute Arratsatetik jokatzen duen bikotearen aurka. Muruak ongi amaitzen du pilotan eta Egigureneak asko arrimatu eta luzatzen baitu berau. Partida ederra espero da.
Jubeniletan beste final bat izan zitekeena dugu: P.ETXEBERRIA-ARANGUREN & ZUBIZARRETA-ESKIROZ. Aranguren eta Zubizarreta elkarren aurka jokatuko duten lehen aldia ez da izangho baina binaka aspaldian ez ziren elkar neurtuko. Partida erritmo handikoa eta bikaina espero da, inongo faborito argirik gabe. Espektakulua izango da.
Azken eta hirugarren partidan, URRETABIZKAIA-MURGIONDO & AZPIRI-KASTILLO partida izango da. Bizkaitarrak beteranogoak eta gipuzkoarrak gazte baina esperientzia handikoak. Partida oso irekia, jotzaile handiekin eta pilotan lanm asko egiten dutenekin. Ziur ez dela partida motza izango. Bi atzelariek lan handia eskaintzen dute. Urretabizkaiak jo izugarria duela erakusten dabil eta Azpirik final aurrekoetan bezala jokatzen badu, edozeinek irabaz lezake.
Ohi bezala, sarrera doakoa izango da eta saski ederren zozketak egingo dira.