«Finalean atzelariek kontu handiz ibili beharko dute» Salvador Vergara

IMANOL MAGRO / Berria

Asegarceko buruek ez dute zalantzarik izaten finaletarako botileroa hautatzeko orduan, ardura hori Salva Bergararen esku uzten dute. Bergara II.a hiru aldiz izan zen binakako txapeldun, eta finaletan ez du xehetasun txikiena ere airean uzten. Pilotariek estimatzen dute, eta bera gustura aritzen da botilero, lantzean behin errietaren bat edo beste egin behar izaten badu ere.

Nolako finala espero duzu?

Finala parean dago, bi atzelariak sasoiko daude eta aurrean puntako bi aurrelari elkartuko dira. Halere, Ogetan pilotak pisu handia hartzen du atzean, eta baliteke finala hortik haustea.

Beraz, zuk ere atzean hautsiko dela uste duzu?

Ogetan, seigarren koadrotik atzera pilotak pisu asko hartzen du, eta frontisa baxuagoa denez zailagoa da aurrelaria saihestea. Hor kontuz ibili beharko dute.

© Pelota Vasca - Manista. Diseño: iLUNE