FINALEKO TXAREL GUTZIAK BANATU DIRA ANTTON PEBET OROIMENEZKOAN
LARUNBAT ETA IGANDE GOIZEAN JOKATU ZIREN FINAL ERDI GUZTIAK
Finalista guztien izenak zehaztu dira jada. Larunbatean eta igandean jokatu ziren partida guztiak. Hego haizea tarteko, pilotalekua jokatzeko ez zen erraza egon, lurra nahikoa labainkor baitzegoen. Ea egunen batetan pilotalekua ixten duten udal odezkariek.
Larunbat goizeko jaialdian lehen partidan jubenilak aritu ziren. Alde batetik Anso nafarra eta Etxeberria oiartzuarra eta bestetik Oiarbide Astigarragarra eta Mariezkurrena nafarra. Bigarrenek 22-11 irabazi zuten partida txukunagoa eginez. Etxeberria bigun aritu zen eta ohikoak ez dituen pilotak galdu zituen. Ansok ere ez zuen ebere guna izan eta Oiarbide sendo eta erritmo bizian aritu zenak eta Mariezkurrenak ongi irabazi zuten.
Bigarren partida, Ugalde eta Telletxeak 22-14 irabazi zieten Eneko Labaka eta Aizpitarteri. Partida polita ikusi zen eta erdirarte nahikoa orekatua gainera. Erditik aurrera ordea, Ugalde kantxaren erditik sakatzen hasi eta min izugarria egiten hasi zen. Bera izan zen protagonista. Telletxeak lan oso ona egin zuen eta Aizpitarte dominatu zuen. Eneko Labaka saiatu bazen ere, ez zuen lortu bere jokoa aurerra eramatea.
Azken partidan, Iriarte eta Ibarlozak 22-18 irabazi zieten Alberdi eta Apezetxeari. Jaialdiko partidarik politena izan zen. Apezetxeak izugarri jo zuen. Gople oso berezia du eta asko joka lezake. Alberdik, defentsa izugarria erakutsi zuen, eta borrokarako grina baina fisikoki beren urkariak baino gutxiago da, eta golpeak asko esan nahi du maila honetan. Iriartek, tantoa bukatzeaz gain jo ere egin zuen eta Ibarlozaren laguntzaz partida aurrera atera eta finalerako txartela lortu zuten.
Igandeko jaialdian berriz eta betiko ordenean, Egiguren eta Muruak 22-14 irabazi zieten Zabala eta Zubeldiari. Galtzaileak ziren faborito, baina Zubeldiak haseran ohi baina pilota gehoago galdu izanak partida baldintzatu zuen. Murua eta Egigurenek apenas pilotarik galdu zuten eta oso txukun jokatu zuten. Pilota astinduz eta seguru jokatuz. Zabalak zituen aukera gutxiak baliatzen saiatu zen baina partida ezin izan zuen aurrera atera.
JUbenil mailakoan oreka handiagoa espero zen. Zubizarreta eta Eskirozek 22-12 irabazi zieten Pello Etxeberria eta Arangureni. Pilotalekua irristakor zen eta okerren moldatu zena Aranguren izan zen. Horrem partidaren nondik norakoa baldintzatu zuen agian. Dena den, partidako protagonista Zubizarreta izan zen. Berak agindu zuen eta tantoak oso erraz amaitu zituen. Bukaeraldera jotako 3-4 txapak ez balira markagailuko diferentzia handiagoa izango zen. Dena den ez zen partida ona izan, denek ere pilota asko galdu baizituzten.
Nagusien mailan berriz Urretabizkaia eta Murgiondok 11-22 galdu zuten Azpiri eta Kastilloren aurka. Pilota bizi bat baliatuz, biziegia aukeran, min handia egin zuten. Kastillo Murgiondo baina hobeto moldatu zen eta Azpirik pilota oso bizi mugitu zuen. Urretabizkaiak ere gogor astindu zuen pilota baina igandekoan ezin izan zuen finalerako txartela lortu.
Horrela finala horrela geratu da:
Kadeteetan: Iriarte- Ibarloza & Murua-Egiguren
Jubeniletan: Zubizarreta-Eskiroz & Oiarbide-Mariezkurrena
Nagusietan: Ugalde-Telletxea & Azpiri-Kastillo