Apirilak 19, 19:00tan
Gasteizko Olabe pilotalekuan
Gizonekoen finalerdia (Jai Alai League)
BARANDIKA-LEKERIKA vs LADUCHE-ZABALA
Emakumeen Masterra:
MAITE-ARAI vs ELAIA-FRIDA
Gasteizko Olabe pilotalekua prest dago Araba Euskaraz Master Serieseko bigarren finalerdiak hartzeko. Lehen jardunaldian, Erika Mugartegi eta Naroa Merino nagusitu ziren emakumeen Masterrean, Helena Barrenetxea eta Maialen Aldazabalen aurka. Gizonezkoen txapelketa Jai Alai Leaguerako puntuagarria da eta Erkiaga eta Del Rio izan ziren nagusi, Aaron eta Gorka Sorozabalen aurka.
Bi protagonista nagusi
Bigarren finalerdiek bi protagonista nagusi dituzte. Batetik, Xabier Barandika aurrelari gernikarra. Ia bederatzi hilabeteren ostean, Gasteizko Olaben egingo du kantxetako bere berragerpena. Helburu nagusia, beldurrak uxatu eta konfiantza hartzen hastea da eta horretarako lagun aproposa dauka. Unai Lekerikabeaskoa, lagun eta herrikidea. Aurkariak, Ludovic Laduche eta Jon Zabala. Atzelari markinarra Cesta All Star txapelketako finalera sailkatu da, Erkiagarekin batera. Laduchek gaur jokatuko du finalerdiko partida, Lekerikarekin.
Atsedenerako tarte gutxi izango dute beraz, bai Lekerika gernikarrak eta baita Laduche getariarrak ere. Olaben ikusiko dugu, gaurko ahalegin fisikoak zenbateko eragina duen.
Emakumeen finalerdian, etxean jokatuko du Maite Ortiz de Mendibil-ek. Andetxako aurrelariak (Antezana de Foronda) Arai Lejardi markinarra izango du lagun eta hasiera batean fabor